2016ko aurrekontua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk aitortu du defizitaren murrizketak aurrekontua mugatzen duela

Lehendakariak iragarri du 11.000 milioi euro ingurura helduko dela, baina "gastua handitzeko tartea txikia" izango dela, egonkortasun eta defizitaren kontrol printzipioengatik.
18:00 - 20:00
Urkulluk sozialistekin hitzartu nahi ditu

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du EAEk 2016an izango duen aurrekontua 11.000 milioi euro ingurura iritsiko dela eta "gastua handitzeko tartea txikia" izango bada ere, osasuna, hezkuntza eta babes soziala lehenetsiko dituztela.

"Oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko gai izango gara", adierazi du Urkulluk Diario Vasco egunkariak antolatutako enpresa ekitaldi batean. Eneko Goia Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako sailburua eta Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua ere ekitaldian izan dira.

Lehendakariak esan du "akordiorako irekita" daudela eta PSE-EEren lankidetza "berritzea" duela helburu, "azken bi urteetan garrantzitsua" izan delako.

Datorren urteko aurrekontuan "egonkortasun eta defizitaren kontrol printzipioak" egongo direla adierazi du, eta aurtengo defizita "500 milioitik behera" geratuko dela, eta hiru urte barru "zero" izango dela.

"11.000 milioi eurora iritsiko da aurrekontua, eskaera sozialak igoko dira, eta imajina dezakezue zer suposatzen duen defizita murrizteak. Zuhurtzia etorkizunerako inbertsioa dela pentsatzen dugu", azpimarratu du Gipuzkoako Ganberan emandako hitzaldian.

Lehendakariak berretsi du defizita murrizteak "mugatu" egiten duela aurrekontua, baina aurrekontuak onartzeko akordioa "zuhurtzian" oinarritzen den arren, "elkartasuna eta hazkundea" ere badirela ezaugarri nagusiak.

Era berean, Jaurlaritzak beste bi lehentasun "gehigarri" omen ditu: “Berrikuntza eta enplegua sustatzea, gazteen enplegua bereziki”.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X