Erizaintzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SATSEk 'eskumen greba' deitu du botikak emateko arau berria dela eta

Espainiako Osasun Ministerioak "ezarritako arau berria goitik behera betetzea" izango da protesta egiteko modua.

SATSE erizaintza sindikatuak "eskumen greba" deitu du mediku preskripzioaren arau berria, Errege Dekretua, indarrean jartzen denetik aurrera. Hala, Espainiako Osasun Ministerioak "ezarritako arau berria goitik behera betetzea" izango da protesta egiteko modua.

"Eskumen greba" horrekin, intrusismo profesionala saihestu nahi dute, eta ez dituzte erizainei ez dagozkien ardurak beregain hartuko; izan ere, ardura zibileko aseguruak ez ditu ardura horietan egindako huts egiteak kubritzen.

Arau berriaren arabera, erizainek ezingo dituzte medikuaren preskripziorik gabe sendagaiak errezetatu, eta horrek gaixoen arreta "okertu" egingo omen du, SATSEk salatu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X