BPG-ren hazkundea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomia % 3 hazi da 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Lurraldeka, urte artean BPGk % 3,4ko hazkundea izan du Araban (hazkunderik handiena), eta % 2,9koa Gipuzkoan eta Bizkaian. Industriak eta Zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) %3 gora egin du 2015eko hirugarren hiruhilekoan, iazko hiruhileko berarekin alderatuta; datua aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren hobea da.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, % 0,8ko gehikuntza izan da. Eustatek emandako datu horiek urriaren 29ko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenarenak berretsi dituzte.

EAEko ekonomiaren hazkundea 2015eko hirugarren hiruhilekoan Espainiakoaren bera izan da hiruhileko artean, lau hamarren txikiagoa urte artean eta puntu bat, eta lau hamarren handiagoa Eurogunea-19koarekin (% 1,6) alderatuta.

Hazkunderik handiena, Araban

Lurraldeka, urte artean BPGk % 3,4ko hazkundea izan du Araban (hazkunderik handiena), eta % 2,9koa Gipuzkoan eta Bizkaian. Hiruhileko artean, aldiz, Araban % 1,1 gehitu da, Gipuzkoan % 0,8, eta Bizkaia % 0,7.

Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza, lehen sektorean eta eraikuntzan bilakaera negatiboak izan baitira.

Industriak % 3,2 gora egin du urte artean, bigarrenean baino hamarren bat gehiago. Urte arteko horrek % 0,9ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean.

Eraikuntzak, lehen bi hiruhilekoetan urte arteko hazkundea izan ondoren, % 0,2 behera egin du hirugarrenean, bigarren hiruhileko tasa baino lau hamarren gutxiago. Zerbitzuetan, urte arteko %3,3ko eta hiruhileko arteko %0,7ko hazkundeak izan dira.

Barne eskariak eta enpleguak, gora

Bestalde, enpleguak % 1,8 gora egin du hirugarren hiruhilekoan urte artean -seigarren hazkundea jarraian- eta % 0,3 urteko bigarren hiruhilekoaren aldean.

Urte artean %3,1eko hazkundea dugu izan da Barne Eskarian, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Aurreko hiruhilekoan bezala, positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Kanpo sektorean, urteko inportazio tasak handixeagoak izan dira esportazioenak baino.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X