Espainiako BPGa % 1,4 hazi da, kontsumoak eta inbertsioek eraginda
Espainiako ekonomiak 2014ko azken hiruhilekoan gora egin zuen, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur emandako datuen arabera; BPGa % 1,4 hazi zen epealdi horretan, batez ere, kontsumo pribatuak gora egin zuelako eta inbertsioak ere hazi egin zirelako.
2014ko urritik abendura arteko datuei erreparatuta eta hiruhileko tasa aintzat hartuta, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, aurreko urtean baino bi puntu gehiago. Estatistika Institutuaren arabera, 18 hilabetez jarraian egin du gora ekonomiak.
Etxeetako kontsumoa da igoeraren eragileetako bat; % 0,9 hazi da kontsumoa. Beste faktorea, berriz, inbertsioak dira, adituen arabera: % 1,4 egin dute gora inbertsioek, batez ere, eraikuntzaren sektoreak izandako suspertzeagatik.
Enplegua
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuak kontuan hartuta, % 0,7 hazi zen iazko azken hiruhilekoan. Urte arteko datuen arabera, % 2,4 egin zuen gora enpleguak 2014an.
Industriaren, eraikuntzaren eta zerbitzuen alorrek erakutsi zuten jarrera positiboena; % 2,9, % 3,3 eta % 2,6 hazi ziren, hurrenez hurren.