Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legebiltzarrak 2016ko aurrekontuak EAJ-PSE itunari esker onartu ditu

Onartutako kontuek ez dituzte gainerako taldeen zuzenketa partzialak barneratu. Aurrekontuak % 2,8 gora egin du 2015ekoarekin alderatuta.
legebiltzarra parlamento vasco EFE
18:00 - 20:00
Legebiltzarrak 2016ko aurrekontuak onartu ditu

EAJren eta PSE-EEren arteko itunari esker, Jaurlaritzaren aurrekontu egitasmoa (2016) onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Hala, sozialistek eta jeltzaleek kontuak babestu dituzte. EH Bilduk, PPk eta UPyDk, aldiz, kontrako botoa eman dute. Herritarrek behar dituzten aurrekontuak ez direla argudiatu dute hirurek.

Horrela, Iñigo Urkulluren Exekutiboak 10.933 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. 35 milioi euroko aldaketak sartu dituzte egitasmoan, EAJk eta PSE-EEk hirugarren urtez jarraian adostutako akordioari esker.

PSE-EEko sei legebiltzarkidek proiektuari babesa eman diote, baina gainerako hamar ordezkari sozialistak abstenitu egin dira. EAJrekin batera ekimena aurrera ateratzeko, sei boto behar zituzten.

Onartutako kontuek ez dituzte gainerako taldeen zuzenketa partzialak barneratu. Aurrekontuak % 2,8 gora egin du 2015ekoarekin alderatuta.

Gastu soziala aurrekontuaren % 75,4 da eta Osasun Sailak partidarik handiena eramango du (3.422 milioi). Hezkuntza Sailak 2.841,9 milioi euro izango ditu xahutzeko, eta Enplegu eta Gizarte Politikarako beste 1.085,8 milioi.

Besteak beste, enpresa-sortzaileak, epe luzeko langabeak eta azpiegiturak laguntzeko programak bultzatzea lortu dute sozialistek zuzenketekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X