5.966 milioi euro irabazi zituen Banco Santanderrek 2015ean
5.966 milioi euroko irabaziak izan zituen Banco Santanderrek 2015ean, banatutako mozkin modura. Beraz, finantza erakundearen irabaziak % 3 hazi ziren, 2014ko datuekin alderatuta. Balioen Merkatuaren Batzorde Nazionalaren iritzian, kontuan hartzeko emaitzak dira, batez ere, nazioarteko ekonomiaren egoera "konplexua" denean halako emaitzak lortzea ez baita ohikoa.
Mozkin arrunta , berriz, 6.566 milioi eurokoa izan da, % 13 hazita. Finantza-erakundearen kredituak % 6 egin du gora, eta baliabide-bilketak % 7. Horiei esker, diru-sarrera komertzialen alorrak ( % 8 ) eta mozkin arruntenak (% 13) gora egin dute.
"2015ean gure helburuak lortu ditugu; diru-sarrerak hazi egin dira, bezeroen gogobetetasun-maila hobetu egin da eta geroz eta bezero gehiago ditugu", esan du Ana Botin Banco Santanderreko presidenteak. Horren hitzetan, bankuak 13,8 milioi bezero-lotu ditu, gaur egun, duela urtebete baino 1,2 milioi gehiago.
Produktu 'izarra'
Bezeroen gogobetetasun-mailari dagokionez, Espainian lidergoa lortu dutela ere azpimarratu du Botinek. Horren arrazoietako bat, iazko maiatzean, merkaturatu zuten "produktu izarra" izan dela adierazi du; '1,2,3 Kontua'. 860.000 bezerok dute dagoeneko produktu hori, eta horietatik 50.000 enpresa txiki eta ertainak dira.
Bankuak emandako datuen arabera, kontu horren abantailei esker, azken urteotan euren nominak beste finantza erakunde batzuetan izan dituzten 237.000 bezero aldatu dira Banco Santanderrera. Hilean, mota horretako 100.000 kontu berri zabaltzen dituzte. Urte hau bukatzerako, bi milioi kontu ('1,2,3 Kontua') izatea da xedea.
2015ean izandako irabazien % 56 Europako merkatutik jaso zuen Banco Santanderrek, eta gainerako % 44 Ameriketako merkatutik. Herrialdeka, irabazi gehien Erresuma Batuak utzi zuen (% 23).
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita
Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte datorren asteko trenbideen sektoreko grebari begira
Trenbideko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) datorren asterako deitutako grebari eutsiko diote, otsailaren 9tik 11ra.
Metal Groupek enpresa-batzordeekin eta administratzailearekin aztertuko du konkurtsoaren eta lantegien itxieraren ondorengo egoera
COOOko iturriek adierazi dutenez, egoera zaila da, eta, gainera, zaila da lantegien jarraitutasuna bermatuko lukeen erosle bat aurkitzea.
Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin
Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".
Adegi: "Absentismoak gizarte osoaren kezka izan beharko luke, ez bakarrik enpresariena"
Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusiak positibotzat jo du Cebekek gai horretan neurriak hartzeko eskatu izana. "Eragile guztiok partekatu beharko genuke diagnostikoa, eta neurriak jarri beharko genituzke hori murriztu ahal izateko", gaineratu du.
Donostia da hiribururik garestiena: 6.107 euro metro karratuko
Donostia da, alde handiarekin, hiribururik garestiena, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aurretik, baina Gasteiz eta Iruñea ere Estatuko 10 hiri garestienen artean daude.
Enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatu du Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak, "borrokari" bidea irekita
Mikel Jauregi Industria sailburuak esan du otsailaren 13an Tubos Reunidoseko enpresa batzordearekin egingo duten bileran konponbideak bilatzen saiatuko direla, besteak beste, enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioak "txikitzeko".
Miren Arzalluzek "oso positibotzat" jo du Euskadin zerga turistikoa ezartzea
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiaren arabera, bisitarien eta egoiliarren arteko "bizikidetza" sustatzeko baliagarria izango da. Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, "zerga turistikoa ez da zerbait berria", XIX. mendean indarrean baitzegoen Biarritzen.
Mercedes-Benzek bere ekoizpena etengo du bihar, Leonardo ekaitzak eragindako hornidura faltagatik
Enpresak azaldu duenez, Gibraltarko itsasartean itsas trafikoa geldiarazten ari dira denboralearen ondorioz. Horregatik, larunbat goizeko txandan jarduera etetea erabaki du.
Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.