Epe luzeko 32.190 langabe gutxiago zenbatu ziren EAEn 2015ean
2014an baino 42.000 langabe gutxiagorekin itxi du 2015 urtea Euskal Autonomia Erkidegoak. "42.000 horietatik, 20.400 lan merkatuan sartu dira, eta 16.000 inguruk inaktibitatera jo dute, berriz ere ikasten hasi direlako, erretiratu egin direlako edo, etsita, lana bilatzeari utzi diotelako", Euskadiko Lan Txostena 2015ean nabarmendu dutenez. Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunak aurkeztu du txostena, goizean.
"Langabeetako batzuk lanean hasteak eta beste batzuk inaktibo bihurtzeak ia ehuneko lau puntuko beherakada eragin du langabezia tasetan: 2015ean, % 13tik beherakoa izan da langabezia tasa. Hori horrela, Euskadik du langabezia tasa txikiena erkidego guztien artean", adierazi du. Euskadiko Lan Txostenean jaso dutenez, bestalde, landunen adin-tarteak gora egin du: 45 urtetik gorako pertsonak dira 100 langiletik 47.
Txostenaren arabera, "EAEk ia 1.600 enplegu mugagabe galdu ditu, eta behin-behineko 22.000 inguru irabazi azken urtean. Behin-behineko lanak gero eta gehiago eta bizkorrago ari dira zabaltzen euskal landunen artean, eta ez bakarrik kontratuaren modalitatea dela eta; hein batean, kontratu mugagabeak aldi baterako kontratuekin ordezkatzen ari dira".
Ildo horretan, iraupen luzeko langabezia behera egiten ari dela nabarmendu du De la Ricak, "termino erlatiboetan nola absolutuetan". "2015ean, iraupen luzeko langabeziaren intzidentzia % 3 puntu murriztu da (% 67tik % 64ra). Termino absolutuetan, iraupen luzeko 32.190 langabe gutxiago daude orain, duela urtebete baino. Beherakada hori are positiboagoa da, kontuan harturik langabe horietako gehien-gehienak lan merkatuan hasi direla. Izan ere, aurretik azaldu bezala, 2015aren bukaeran 18.000 enplegatu gehiago zeuden 45 urtetik gorakoen artean", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.