EAE izan da prezioek urtarrilean gora egin duten erkidego bakarra
Urte arteko inflazio tasa % 0,1 hazi zen urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko datuekin alderatuta. Modu horretan, kontsumoko prezioen indize positiboa utzi zuen erkidego bakarra izan zen EAE aurreko hilabetean. 2015eko datuei erreparatuta, berriz, prezioak % 2,0 jaitsi ziren.
Estatistika Institutu Nazionalak urtarrileko KPIaren datuak kaleratu ditu gaur. Datuon arabera, Espainian kontsumoko prezioen indizeak % 0,3 egin zuen behera urtarrilean, 2015ean epe horretako jasotako datuekin alderatuta. Prezioek ez gora ez behera itxi zuten 2015 urtea, baina 2016a beheranzko joerarekin hasi dute.
Etxebizitzaren alorrak, argindarraren prezioen beherakadaren ondorioz, izandako jaitsierak eragin du Estatuko KPIak behera egitea, batez ere.
Abenduko datuekin alderatuta, bestalde, % 1,9 jaitsi ziren prezioak. KPI harmonizatuaren (Euroguneko prezioen joera aztertzen duen adierazlea) urte arteko tasak ere behera egin zuen iaz, % 0,4.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentsiodunek "onartezintzat" jo dute pentsioak gutxieneko soldataren parera ez iristea
Pentsioen balioa "urteko erabaki politikoen menpe" dagoela salatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Balenciagako lan-batzordeak eta Abu Dhabi Ports taldeak soldatak % 5 jaitsiko dituen akordioa sinatu dute
Langileek joan den astean onartu zuten erosketa akordioa. Ontziolak Gipuzkoako portuan jarraituko duela bermatuko du.
Turismo-gastua % 31,1 hazi da Euskadin azken bost urteetan, eta BPGren % 6,8an dago
Eustaten arabera, Euskadiko turismo-gastua 6.665 milioi eurora iritsi da 2024an, hau da, aurreko urtean baino 526 milioi euro gehiago.
Euskadiko batez besteko erretiro-pentsioa 1841,80 eurokoa da hilean, Estatuko altuena
Lurraldeka, Bizkaian batez besteko erretiro-pentsioa 1.873,61 eurokoa da, Araban 1.857,58 eurokoa eta Gipuzkoan 1.788,35 eurokoa.
Eusko Jaurlaritza behi guztiak txertatzearen alde agertu da
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok azaldu duenez, "Kataluniakoa baino askoz hurbilago dagoen foku bat dago orain; logikoena murrizketa-neurriak martxan jartzea da".
Honela ordainduko dizkie Jaurlaritzak langile publikoei 2025eko atzerapenak
90.000 langile publiko inguruk jasoko dute igoera, eta 150 milioi euroko aurrekontu-inpaktua izango du.
Otsailera arte, animaliarik gabe azoketan dermatosi nodularragatik
Dermatosi nodularrak eragindako abereak erakusteko debekua indarrean sartu da gaur. Elgoibarko azoka izango da eragina jasango duen lehendabizikoa, bihar.
Abadiñoko lantegiaren itxieraren aurka mobilizatu dira Metal Groupeko langileak
Langileek elkarretaratzea egin dute Berrizen, Abadiñoko lantegiaren itxiera salatzeko, izan ere, 48 pertsona lanik gabe utziko ditu, eta Legutioko lantegian aurkeztutako lan-erregulazioko espediente (LEE) salatzeko, bertako 183 langileetatik 91 kaleratzea aurreikusten baitu.
Amaitu dira Basauri eta A-8a arteko lotunea hobetzeko lanak, 26 hilabeteko lanen ondoren
Proiektuak 5,36 milioiko inbertsioa izan du euste- eta seinaleztapen-sistemak egokitzeko.
Bilboko Aireportuak 200 hegaldi baino gehiago eskainiko ditu gaur eta bihar artean
Guztira, Gabonetan zehar 2.368 hegaldi hartuko ditu Bizkaiko terminalak. Joan den ostiralean, abenduak 19, programatutako operazio gehien izan zituen eguna izan zen, 137 guztira, eta ondoren, abenduaren 22an, astelehena, 136 operaziorekin.