Amaitu dira Basauri eta A-8a arteko lotunea hobetzeko lanak, 26 hilabeteko lanen ondoren
Proiektuak 5,36 milioiko inbertsioa izan du euste- eta seinaleztapen-sistemak egokitzeko.
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak amaitutzat jo ditu azken bi urteetan A-8 autobidearen Basauriko lotunean, hain zuzen ere Malmasingo tunelaren inguruan, errepidea hobetzeko egin diren lanak. Zaharkitutako euste-sistemak berritu dira eta seinaleak hobetu dira lotune osoan eta tunelaren inguruan, gaur egungo bide-segurtasuneko baldintzak betetzeko. Izan ere, lotunea eraiki zeneko hesiak zaharkituta zeuden.
Hesi berriak jartzeko lan oso espezializatuak egin behar izan dira: besteak beste, eraispenak eta uren bidezko eraispenak egin dira errobotak erabiliz egituren ertzetan, sendotu eta sistema zaharrak kendu ahal izateko pretil eta berriak ipini aurretik. Hori guztia egiteko berariazko metodoak erabili dira eta lan-ordutegi zehatzak ezarri dira, trafikoan ahalik eragin txikiena edukitzeko, batez ere Malmasingo tunelaren sarbideetan.
Obrak hain izan dira zailak, ezen tunelaren inguruan gauez lan egin behar izan baita bi urte baino luzeago. Guztira 80 aldiz moztu da hodia gauez, bypassa ipinita. Basauriko lotunean 22 egitura daude —zubiak, lurpeko pasabideak eta hormak—, eta denetan egon dira euste-sistema zaharkituak, nahitaez berritu beharrekoak.
Guztira, 1.196 m² eraitsi dira uraren bidez errobotak erabiliz, kilometro bat pretil metaliko ipini da eta 6 kilometro euste-hesi berri jarri dira.
Basauriko lotunea oso konplexua da, egunean-egunean 59.000 ibilgailu pasatzen baitira bertatik. Seinaleetan edo balizetan ezer aldatuz gero, gidariak berehala ohartzen dira eta ilarak sortzen dira. Izan ere, lan hauek egiten egon diren bitartean halakoak halabeharrez gertatu dira.
Jarduketa honekin Bizkaiko Foru Aldundiak bide-segurtasuneko prebentzioaren aldeko politikari eusten dio: lehentasuntzat du sareko toki estrategikoetan esku hartzea, arriskuak txikitzeko eta ezbeharretan ondorio larririk ez gertatzeko.
Lanak 2023ko irailean hasi ziren. Beraz, 26 hilabete iraun dute. Guztira, 5.360.946,42 euroko inbertsioa egin behar izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.