OTSAILEKO DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

254 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian, otsailean

2015eko otsaileko datuekin alderatuta, 16.340 pertsona gutxiago zeuden joan den hilean langabezian. Nafarroan, berriz, 3.953 gutxiago.
MAM-eko argazkia: paro-registrado_
MAM-eko argazkia: paro-registrado_

Euskal Autonomia Erkidegoan langabeziak behera egin zuen otsailean; aurreko hilean baino, 237 langabe gutxiago zenbatu ziren. Denera, 154.555 pertsona zeuden lanik gabe Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera.

Iazko otsaileko datuak kontuan hartuta, berriz, % 9,56 egin du behera langabeziak EAEn; 16.340 langabe gutxiago, urtebetean.

Nafarroan ere, behera egin du langabeziak; urtarrilean baino 17 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe otsailean, eta orotara, 45.096 langabe zenbatu ziren.

Urtebetean % 8,06 egin du behera langabeziak; 3.953 pertsona gutxiago enplegurik gabe.

Estatu espainiarrean, langabeziak gora

Espainiako Estatuan, berriz, gora egin du langabeziak. Otsailean 2.231 gehiago zeuden langabezian, aurreko hileko datuekin alderatuta. Denera, 4.152.986 langabe zenbatu ziren.  Urte arteko datuei erreparatuta, % 7,56 egin behera egin du lanik ezak Estatuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X