Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Automozioaren euskal sektoreak 15.000 milioi fakturatu zituen 2015ean

Enpleguari dagokionez, sektoreak joera positiboa izan zuen 2015ean, % 1,36 igo baitzen aurreko urtearekin alderatuta.
18:00 - 20:00
Sektoreak errekorra batu hautsi du Euskadin, 15.000 milioi eurorekin

15.004 milioi euro fakturatu zituen automozioaren euskal sektoreak 2015eko ekitaldian (2014an baino % 9,14), marka berri bat ezarrita. Kopuru horrek ez du barne hartzen Gasteizeko Mercedesen lantegia.

Euskadiko Automozioaren Clusterrak (Acicae) Bilbon prentsaurreko batean jakitera eman duenaren arabera, fakturazio datu hori EAEko Barne Produktu Gordinaren % 22 da. Horrez gain, Clusterrak 2016an fakturazioa % 5 eta % 6 bitartean haziko dela aurreikusten du.

Sektorearen fakturazioaren % 90 esportazioari dagokio, eta bere negozio-zenbatekoaren erdia baino gehiago Europatik at sortzen da. Hain zuzen ere, 250 lantegi inguru daude 29 herrialdetan banatuta, batez ere gailentzen ari diren merkatuetan.

Enplegua

Enpleguari dagokionez, sektoreak joera positiboa izan zuen 2015ean, % 1,36 igo baitzen aurreko urtearekin alderatuta, Euskadin. Guztira, 36.583 pertsona zeuden lanean sektorean, eta kopuru horri EAEtik kanpo lan egiten duten 40.000 pertsonak gehitu behar zaizkio.

Acicaeko arduradunek adierazi dutenez, kanpoko enpleguaren eboluzioa kontua hartuz gero, hazkuntza % 1,36 baino handiagoa izango litzateke. Horrez gain, nabarmendu dute, kanpoaldean izandako hazkuntzak EAEn lanpostuak sortzea ahalbidetzen duela, eta zehaztu nahi izan dute lanpostu horiek "kalitatezkoak" direla.

Etorkizunari begira, aipatu dute sektoreak kontsumoaren, isurketen eta segurtasunaren erronkei aurre egin beharko diela, eta horrek "teknologien arteko nahastea" gerta dadila eskatuko duela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X