2016an 10.600 lanpostu berri sortuko dituzte EAEko enpresaburuek
2016an 25.100 lanpostu betetzeko beharra izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek, eta horietako 10.600 lanpostu berriak izango dira, Confebaskek euskal enpresen artean egindako inkestaren arabera.
Roberto Larrañaga EAEko patronalaren presidenteak eman du ikerketaren berri, Lehendakaritzan Iñigo Urkullurekin eta Arantxa Tapia, Cristina Uriarte eta Angel Toña sailburuekin bilduta egon ostean. Iñaki Garcinuño eta Pascal Gomez CEBEK eta SEA enpresaburuen elkarteetako presidenteak eta Koldo Arandia ADEGIko presidenteordea ere izan dira batzarrean.
Bileraren ondotik, 25.100 postu horiek betetzeko konpromisoa hartu dute Confebaskek eta Jaurlaritzak. EAEko enpresaburuen artean egindako inkestaren arabera, 10.600 lanpostu berri izango dira, "jardueraren igoera eta negozio lerro berriak" tarteko. Gainerako lanpostuak behin-behineko kontratatuak eta bajak, erretiroa eta oporrak betetzeko sortutakoak izango dira.
Hiru enpresetatik bik kontraturen bat egiteko asmoa dutela esan dute, batez ere zerbitzuen eta industria sektoreetan. Eraikuntza sektorean, berriz, behera egingo du kontratazioak.
Inkestak azalarazi duenez, enpresa gehienek (% 97) ikasketak dituzten langileak behar dituzte. Enpresen ia erdiak (% 46’8) Lanbide Heziketan erdi eta goi mailako ikasketak dituzten langileak behar dituzte, mekanika eta industriaren beste alor batzuetan ibilitakoak bereziki. Enpresen % 30k unibertsitate mailako tituluak eta graduondokoak dituzten beharginak nahi ditu. Ingeniariak (10 lizentziatuetatik lau) eta Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziadunak dira lan egiteko errazen dutenak.
Hain justu, formazio falta da, enpresaburuen iritzian, kontratatuak egiteko oztopo nagusia. Horien % 44ren aburuz, soldata kontuak barik, langileen prestakuntza eta jarrera falta da eragozpen handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.