Siderurgia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sidenor erosten saiatu da EAEko enpresa talde bat

Cie Automotivek, Aristrainek, Tubacexek, Gestampek eta Velasco taldeak iazko urritik salgai dagoen Brasilgo multinazionalaren filiala erosteko ahalegina egin dute. Prozesuak kale egin du.
18:00 - 20:00
Cie-automitive eta Gestampek begi onez hartuko lukete Sidenor

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresa talde bat Gerdau Brasilgo multinazionalaren Sidenor filiala erosten saiatu da; prozesuak kale egin du, ordea, El Correo egunkariak astelehen honetako alean dakarrenez.

Informazio honen arabera, Cie Automotivek, Aristrainek, Tubacexek, Gestampek eta Velasco Taldeak eskaintza egin diote konpainia brasildarrari, baina honek baztertu egin du, "bere asmoetatik urrun" zegoelako.

Jaurlaritzak saiakera babestu du, konpainia euskal enpresen esku egotea hobe zela ulertuta. Euskal erosketa ahalegina bertan behera geratuta, atzerriko inbertsio funts ugari geratu dira lehian.

Gerdau-Sidenorrek 1.500 langile ditu EAEko sei lantegietan. Gehientsuenek (900 bat) Basauriko plantan egiten dute behar. Horrez gain, filialak beste bost lantegi ditu Gasteizen, Legution, Azkoitian, Soraluzen eta Legazpin.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu