Diru-bilketak % 2,8 egin du behera Bizkaian 2016ko lehen lauhilekoan
2016ko lehen lau hilabeteetan, 2.305 milioi euro bildu ditu Bizkaiak zergen bidez, iaz baino 66,1 milioi euro gutxiago (% 2,8 gutxiago), hain zuzen ere. Datu “txarra” dela onartu du Aldundiak.
Diru-bilketak behera egin du bai zerga zuzenetan bai zeharkakoetan. Horrela, kaltetuenak bazkun-zerga eta BEZa izan dira, Bizkaiko Ogasunak agiri batean azaldu duenez.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak barneko erregulazio, BEZ eta Zerga Berezien bidez beste bi foru erakundeei (Arabakoari eta Gipuzkoakoari) egindako ekarpenak, aldiz, % 4,2 egin du gora.
Sozietate-zerga bidez ere gutxiago bildu du (2015ean ere askoz ere gutxiago bildu zen zerga horien bidez, PFEZ edo laneko errendimenduen bidez baino), eta estatuko araudiaren menpe dauden enpresek kontura egindako lehen ordainketaren bidez bildutakoa 2015ean epe berean lortutakoaren laurdena izan da (9,8 milioi euro, aurten, urteko lehen lau hilabeteetan; 38,9 milioi euro, iaz, epe berean).
BEZaren bidez guztira bildutakoak ere % 2,3 egin du behera, eta ia 80 milioi euro gehiago itzuli dira.
Lanarengatiko atxikipenen bidez bildutakoak, berriz, % 2,2 egin du gora lehen lauhilekoan, 2015ean baino 21,8 milioi gehiago bildu baititu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak 286,1 milioi euro eman dizkie Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiei; 67,4 milioi, Arabakoari, eta 218,7 milioi, Gipuzkoakoari.
Gastua “lehenetsi”
Diru-bilketaren beherakada lehen lauhilekoan “datu txarra” dela uste du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hala, “departamentu eta foru entitate guztiek” gastua “lehenetsi” beharko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurtengo aurrekontuetarako egindako aurreikuspenen arabera, 2016an iaz baino % 8,4 gehiago (7.063,3 milioi euro) biltzea espero zuten, baina oso zaila izango da aurreikuspen hori betetzea. Horrek ondorioak izango ditu. Aldundiak Bizkaiko udalei proiektuak finantzatzeko erabiltzen duen dirua, esaterako, gutxiago izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.