Energia berriztagarriek kostu baino onura gehiago eragin dituzte
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) tesi batek ondorioztatu du energia berriztagarriek aurrezpen handiak eragin dituela Espainiako Estatuko handizkarien merkatuan, eta energia politikaren diseinua "funtsezkoa" dela "sistemaren jas Cristina Pizarro-Irizar angarritasuna bermatzeko".
Cristina Pizarro-Irizar EHUko telekomunikazio-ingeniariak ikerketa egin du, energia berriztagarrien ekoizpenak 2008-2013 epean Estatuko energia elektrikoaren merkatuan izandako eraginari buruz. Urte horien artean, energia berriztagarrien ekoizpena % 69 hazi zen.
Ikertzaileak azaldu duenez, "zalantzarik gabe, energia berriztagarriak merezi izan du Espainian eragin duen kostua. Energia berriztagarriak kostu baino onura gehiago ekarri dizkio Espainiako sistema elektrikoari, eta erregulazioaren papera funtsezkoa da sistema jasangarria izan dadin, energia berriztagarriarekin lotutako kostuak gehiegizkoak izan baitaitezke okerreko erregulazioen ondorioz".
Ikerketan agerian geratu da kostu hori txikiagoa izan zitekeela bestelako pizgarri-sistema bat erabilita. Tarifa-sistema oro har garestia izan zela ikusirik (energia eolikoaren kasuan izan ezik), ordezko beste erregulazio-sistema batek Espainian zer eragin izan zezakeen aztertu dute: Ziurtagiri Berdeetan oinarritutako sistema.
Hala, ondorioztatu dute 2009tik aurrera Ziurtagiri Berdeen merkatu bat askoz ere eraginkorragoa izango litzatekeela tarifatan eta primatan oinarritutako pizgarriak baino.
Tarifa-sistema energia berdea ekoizteagatiko diru-laguntzatan oinarritzen da; "ziurtagiri berdeen sisteman, berriz, energia berdeen ekoizle bakoitzari hainbat ziurtagiri esleitzen zaizkio, salgai jar dezakeen energia berriztagarriaren kantitatearen arabera —azaldu du—. Energia berderik ez duten ekoizleek edo kontsumitzaileek ziurtagiri horiek eros ditzakete eta, hala, ekoizpen berriztagarria finantzatu. Merkatura bideratutako sistema bat denez, ez du hainbesteko eraginkortasun-arazorik, autorregulatu egiten baita (eskaintza gutxiago dagoen unean, prezioa murriztu egin baitaiteke)".
Nolanahi ere, ikertzaileak dionez, ziurtagiri-merkatuaren erregulazio-parametroak behar bezala zehazten ez badira, sistemaren kostua tarifena eta primena baino handiagoa ere izan liteke.
Bestalde, egileak nabarmendu du energia-politika zuzenak ezarriz, Espainiako Estatua energia berriztagarrien esportatzaile bihur litekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.