Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi bideratuko ditu langabeak trebatzera
Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu aurten Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) lanik gabe dauden 17.500 pertsona trebatzera eta horiek merkatuan duten posizioa hobetzera.
Jaurlaritzaren gaurko Gobernu Bilerak Lanbideren diru-laguntza horiei buruzko deialdia argitaratzeko baimena eman du. Aipaturiko diru-laguntza horiek enplegurako trebakuntzarako ordenamendu berrira egokituko dira.
Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak diru-laguntza horien inguruko xehetasunak eman ditu Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan. 2016ko deialdian, hiru motatakoak izango dira: kontratazio-konpromisoa barne hartzen dutenak, proiektu berezietan sartzen direnak eta gainerako ekintzak.
Kontratazio konpromisoei dagokienez, enpresek ikastaroetan parte hartzen duten guztietatik gutxienez erdiak sei hilabetez jarraian kontratatzeko konpromisoa hartu beharko dute, kontratua lanaldi osokoa bada; urtebetez, lanaldia % 50ekoa baldin bada; edo epe proportzionalean, lanaldi partziala % 50etik gorakoa bada.
Tokiko edo sektoreko proiektuetarako prestakuntza ekintzak bultzatzeko diru-laguntzak ere bideratu ditu Jaurlaritzak. Toñak azaldu duenez, proiektu horiek erakunde arteko hitzarmenetan edo Europar Batasunak onartutako planetan oinarrituta egongo dira, eta langabeen enplegagarritasuna modu integralean hobetzea izango dute helburu.
Jaurlaritzak 5,5 milioi euroko aurrekontua du aipaturiko bi diru-laguntza horietarako.
Bestalde, diru-laguntzen zatirik handiena (33 milioi euro) enplegagarritasuna eta laneratzea areagotzera bideratuko da, eta langabeek lehentasuna izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostia nabarmendu da hiribururik garestiena bezala: 6107 euro metro karratuko
Donostia alde handiz kokatu da hiribururik garestiena bezala, Madril, Bartzelona, Palma eta Bilboren aurretik. Gasteiz eta Iruñea ere Estatuko 10 hiri garestienen artean daude.
Enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskatu du Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak, "borrokari" bidea irekita
"Gure jarrera irmoa da. Ozen eta argi esan nahi dugu: ez dezatela euskal gizartea engainatu, ez Tubos Reunidosek, ez erakundeek, ez Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, bideragarritasuna bermatzeko eta industria jarduerari eta enpleguari eusteko diru publiko asko, 100 milioi baino gehiago, jaso dituen enpresa bat da", azaldu dute.
Miren Arzalluzek "oso positibotzat" jo du Euskadin tasa turistikoa ezartzea
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendari nagusiaren arabera, bisitarien eta egoiliarren arteko "bizikidetza" sustatzeko baliagarria izango da. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan nabarmendu duenez, "ez da zerbait berria", zerga turistikoa XIX. mendean indarrean baitzegoen Biarritzen.
Mercedes Benzek bere ekoizpena etengo du larunbat honetan, Leonardo depresioak eragindako hornidura faltagatik
Enpresak azaldu duenez, denboralearen ondorioz, Gibraltargo itsasartean itsas trafikoa geldiarazten ari dira. Horregatik, larunbateko goizeko txandan jarduera etetea erabaki du.
Baso-langile bat hil da Zornotzan, zuhaitz batek kolpatuta
Lan-istripua 18:30 aldera gertatu da, eta, osasun-langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.
Honela banatzen da ostatu turistikoaren eskaintza Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroaren azken datuaren arabera, gaur egun 88.604 turismo-plaza daude, ia erdia Bizkaian. EAEko 19 udalerritan 750 ostatu-plaza baino gehiago daude.
Eusko Legebiltzarrak uko egin dio etxebizitza-edukitzaile handien erregistro bat egiteari
EH Bilduren eskariz eztabaidatu da gaia Osoko Bilkuran. Koalizioaren jatorrizko ekimena baztertu egin dute bozketan, baita Sumarren zuzenketa bat ere; aldiz, EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu da. EH Bilduren proposamenak edukitzaile handien erregistro bat eegitea eskatzen zuen, izan pertsona fisiko naiz juridikoena, Nafarroan edo Katalunian daundenen gisan.
Interes-tasak % 2an mantendu ditu EBZk, bosgarren aldiz, merkatuek espero bezala
Europako Banku Zentraleko (EBZ) Gobernu Kontseiluak joera aldatu gabe jarraitzea erabaki du, 2025eko ekainean malgutze-zikloa eten ondoren. Ziklo horrek oinarrizko 200 puntu murriztu zuen diruaren prezioa, beheranzko zortzi doikuntzen bidez.
Hurtado sailburuak turismo-zerga 2027an EAE osoan aplikatu ahal izatea espero du
Javier Hurtado Turismo sailburuak "positibotzat" jo du aldundiek egindako foru arauaren edukia, eta hiru lurralde historikoetarako araudi "homogeneoa" dela nabarmendu du. Gainera, zerga progresiboa izatea txalotu du, "gehien duenak gehiago ordaintzea" eragingo duelako.
Bizkaian garraio publikoko deskontuak abenduaren 31ra arte luzatuko dira
14 urtetik beherako adingabeek garraioa doan izango dute urte amaierara arte eta deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan. Hobari-neurriak otsailera arte zeuden indarrean, eta ostegun honetan Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabaki du abenduaren 31ra arte mantentzea.