Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens eta Gamesa, energia eolikoen bat-egitea adosteko zorian

Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke eta munduko turbina ekoizleen artean enpresarik handiena sortuko lute akordioari esker.
Haizesorgailua
Haizesorgailua

Siemens eta Gamesa enpresak energia eolikoen inguruan bat-egitea lortzeko akordioa zehazten egongo lirateke, Efe-Dow Jones iturrien arabera. Akordio horri esker, munduko turbina ekoizlerik handiena sortuko lukete.

Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke, eta horren inguruan izandako zalantzak argituko lituzke, iturri beraren arabera.

Siemensek bere itsasoko jarduera eolikoak besterenduko lizkioke Gamesari bat-egitearen ondorioz sortutako enpresaren % 60ko jabetzaren truke. Enpresa berriak urtean 200 milioi euro bereganatuko lituzke bat-egiteari esker.

Gainera, 10.000 milioi euroko kapitalizazioa izango lukeen konpainiak, Espainiako burtsan kotizatzen jarraituko luke eta Ignacio Martin Gamesako presidentea izango luke zuzendari gisa.

Dena den, Gamesako akziodunek onartu behar dute oraindik bat-egitea, iturri beraren arabera.

Albiste gehiago ekonomia

GRAFCAV8905. VITORIA (ESPAÑA), 18/06/2025.- La empresa adjudicataria del mantenimiento de los jardines de Vitoria se ha visto obligada a realizar servicios mínimos tras dos meses de huelga. En la imagen uno de sus trabajadores segando el césped del parque de la Florida de Vitoria. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira, gutxieneko zerbitzuak betetzeko

Gasteizko lorezainak lanera itzuli dira gutxieneko zerbitzuak betetzeko. Florida parkeko belarra mozten hasi dira. Belarra mozteko bost makina eta sasiak garbitzeko beste pare bat makinarekin ia hiru hilabetez ukitu gabe egon diren lorategiak zaintzen hasteko agindua jaso dute. Ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak eta justifikazio gabeak direla salatu dute lorezainek.

Gehiago kargatu