Zortzi eguneko greba deitu dute Guggenheim Bilbaoko langileek
Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileek eta orientatzaileek zortzi eguneko greba deialdia egin dute, abuzturako eta irailerako, lan-baldintza hobeagoak aldarrikatzeko. Abuztuaren 9rako, 11rako, 23rako, 26rako eta 30erako eta irailaren 1erako deitu dituzte lanuzteak.
Besteak beste, subrogazio klausula onartzea eskatzen diote enpresari. Guggenheim Museoak "ahoz" hartutako konpromisoa ez dela nahikoa diote langileek, eta, beraz, lanuzteak deitzea beste biderik ez dutela nabarmendu dute. Greba mugagabea deitzea ere ez dute baztertzen, euren lan-baldintzak hobetzeko konpromisorik ikusten ez badute.
Halere, negoziatzeko prest agertu dira, eta lan-baldintzak hobetzeko enpresak benetako borondatea erakutsiko balu, greba bertan behera uzteko prest agertu dira. "Betiere, subrogazio klausula onartzeko benetako konpromisoa erakusten badute eta prekarietatearekin amaitzeko neurriak hartzen badituzte", gaineratu dute.
Abuztuaren 2an, asteartea, Guggenheim Museoko langileen eta LAB sindikatuaren ordezkariek bilera bat izan zuten Manpower Group enpresaren arduradunekin. Horren ostean erabaki dute lanuzteak egingo dituztela, arduradunek, greban dauden hamazortzi langileen aldarrikapenei erantzuna ematen dieten unera arte.
Asteartean izandako bilera horretan, lan-baldintzak hobetzeko eskaerari ezin ziotela erantzunik eman azaldu zuten Manpower Group konpainiaren arduradunek. Horretarako, Bilboko museoak zerbitzuaren baldintza ekonomikoak aldatu beharko lituzketela gaineratu zuten.
Horren aurrean, museoak zein enpresak eman dieten erantzunak ez duela “lanbidearen egonkortasuna bermatzen ezta lan-baldintzak hobetzen ere” adierazi dute Bilboko Guggenheim-eko hezitzaileek eta orientatzaileek.
Greba mugagabea egingo duten hamazortzi langileek arteari buruzko elkarrizketak izaten dituzte museoaren aretoetan eta bisita gidatuak egiten dituzte, besteak beste. Hala, soldata hobeagoa izatea, kontratazioan subrogazio klausula bermatzea edota euren kategoria profesionala aitortzea eskatzen dute.
Manpower Group enpresak 2014an sinatu zuen hitzarmena Bilboko Guggenheim museoarekin, eta datorren irailaren 30era arte indarrean egongo da.
rean egongo da.Albiste gehiago ekonomia
Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuaren erabakiaren ildotik
Palestinaren aldeko erakundeek siderurgia-taldearen aurka salaketak jarri dituzte. Kontrabando delitua leporatzen diote, Bartzelonan materiala kargatzeko zain dagoen itsasontzi bat dela eta. Salaketetako bat Auzitegi Nazionalean jarri dute.
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
15 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan urtea amaitu arte
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.
Iruñerriko autobus-zerbitzuan egun bat atzeratu dute greba-deialdia, zuzendaritzaren azken proposamena bozkatzeko
Greba mugagabea astearte honetan, uztailaren 1ean, hastekoa zen, baina TCCko langile-batzordeak adostu du jasotako azken proposamena bozkatzea, gaur zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean.
BBVAk ez du etsi eta Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera egitea erabaki du
Joan den asteartean, ekainaren 24an, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman zion operazioari, bi erakundeek autonomia juridikoari eta eguneroko kudeaketari bereizita eusteko baldintzarekin. BBVAk onartu duenez, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzak operazioa "atzeratuko du".
EAEko lan-absentzien % 75 aldi baterako ezintasunak dira eta ez absentismoa, LABen txosten baten arabera
Sindikatuak salatu du “iruzur masiboa” ez dela absentismoa, baizik eta gaixotasun profesionalak gaixotasun arrunt gisa izendatzea.
Pentsiodunen mugimendua uztailaren 17an bilduko da lehendakariarekin, pentsioak gutxieneko soldatarekin berdintzea eskatzeko
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gutxieneko horretara iristeko osagarriak ezartzea eskatzen duen herri-ekimen legegilea erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean. Imanol Pradalesekin izango duten bileran legea izapidetzeko Eusko Jaurlaritza prest egon dadila eskatuko diote.
Arcellor Mittalek atzera bota du Legasa eta Aguraingo fabrikei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea
Nafarroako Lan Auzitegian egin duten bitartekaritza saioan eman du jakitera erabakia zuzendaritzak. Legasako fabrikan gehiengoa duen UGT sindikatuak bertan behera utzi du deituta zegoen greba.

489 zordun handik ia mila milioi euro zor dizkiete Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Ogasunei
Hiru lurraldeetako Foru Aldundiek zordun handien zerrendak argitaratu berri dituzte. Bizkaian, Jabyer Fernandezek sortutako Afer enpresa da zerrendaburu, eta Gipuzkoan, berriz, Juan Miguel eta Jose Ramon Osinalde Echaniz anaiak (40,5 milioi euroko zorra banarekin). Araban, zordun handien kopuruak gora egin du.
Villavesako langileek eutsi egin diote sanferminetan eragina izango duen grebari
Gaur bildu dira TCCko zuzendaritza eta enpresa batzordea, baina ez dira ados jarri, eta batzordeak enpresaren "jarrera immobilista" salatu du.