Bruselas
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dumpingaren aurkako behin-betiko zergak, Txinako altzairugintzari

Errusiako altzairu produktuei ere ezarri dizkie Bruselak behin-betiko zergak. Txinak, dagoeneko, bere ezinegona agertu du, neurri berri honek produktua garestitzea ekarriko duela argudiatuta
Altzairua
Altzairua Argazkia: EFE

Dumpingaren kontrako behin-betiko zergak ezarri dizkie Europar Batasunak Txinako eta Errusiako altzairu produktuei. Bost urtez egongo dira indarrean zerga berriak, eta atzeraeragina izango dute.

Europako Batzordeak agiri baten bidez jakitera eman duenez, Txinari ezarritako zergak % 19,7tik % 22,1era igoko dituzte eta Errusiari ezarritakoak % 18,7tik % 36,1era.

Mina Andreeva Europako Batzordeko eledunaren arabera, otsailaren 12an ezarri zituzten behin-behineko zergak eta data hori hartuko da kontua atzeraeragina ezartzeko.

Hotzean xaflatutako altzairuzko produktuetan izango du eragina neurriak, eta baita industriarako oro har eta etxetresna elektrikoen fabrikaziorako erabiltzen den altzairu produktuetan ere.

Bruselak gogora ekarri duenez, 2015eko ekainaren 14an abiatu zuten Txinako eta Errusiako dumpingaren kontrako ikerketa.

Txina, haserre

Txinako Merkataritza Ministerioak bere ezinegona agertu du Bruselak hartutako neurriak direla eta. Nazioarteko merkataritzari kalte egingo diote zerga berriek, Txinaren aburuz.

Altzairu produktuen prezioek gora egingo dutela EBn eta zergek lehiakortasunari kalte egingo diotela uste du herrialde horretako Merkataritza  Ministerioak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X