Neguko ordutegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neguko ordutegia, martxan Bilboko metroan

Asteburuetako gaueko zerbitzu berezia irailaren 30era arte izango da martxan.
Metro Bilbao EITB
Metro Bilbao EITB

Gaur, irailak 5, Metro Bilbaok neguko ordutegia abiatuko du. Hala, udazken eta neguko hilabeteetan ohikoak diren zerbitzuak izango dira martxan gaurtik aurrera.

Etxebarri-Bidezabal zerbitzua, esaterako, 06:00etan hasiko da astelehenetik ostiralera eta jaiegun bezperatan; Bidezabal-Etxebarri zerbitzua, berriz, 05:55ean hasiko da. Basauri-Kabiezes zerbitzua, aldiz, 05:57an hasi eta 22:57an amaituko da.

Metro Bilbaoren webgunean ikus daiteke ordutegi eta zerbitzu guztiei buruzko informazioa.

Irailaren 30era arte, baina, asteburuetan, udako zerbitzu berezia izango da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X