Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Gasteizen, Michelinen lantegian

Pisu handiko objektu bat gainera jausi zaio, lehen datuen arabera. Hildakoa 30 urteko gizonezko bat da.

40 urteko behargin bat hil da ostegun honetan Michelin konpainiak Gasteizen duen lantegian, pisu handiko objektu batek azpian harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.   

Lan istripua 13:00ak inguruan jazo da, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Hildako langilea Michelin enpresan egiten zuen lan, baina Ferroseren azpikontratatuta zegoen. Bertan ekoizten diren pneumatikoen makinak prestatzen ditu azpikontrata horrek.

Antza denez, gurpil handien sailean gertatu da istripua. Pisu handiko pieza bat gainera erori ostean harrapatuta geratu da eta larrialdi zerbitzuak lekura iritsi direnean ezin dute hura salbatzeko ezer egin.

LAB sindikatuak baieztatu duenez, hildakoa langile ebentuala zen, 6 hilabeteko esperientzia zuena, bertan aritzeko 2 urtetako esperientzia behar den arren. Ildo horretatik, prebentzioari buruzko ikastarorik ez antolatzeak, ekoizpena handitzeko presioak edota behin-behineko lanpostuak sortzeak lan istripu ugari sortzen dituela gaineratu du sindikatuak.

Abuztuan, 57 urteko beste langile bat hil zen Gasteizko lantegi horretan izandako lan istripu batean. Hildakoak igeltserotza lanak egiten zituen eta azpikontratatuta zegoen.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X