Kontsumorako Prezioen Indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko KPIa hirugarren hilabetez jarraian igo da azaroan

Erregaien garestitzearen ondorioz hazi da.
Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 igo da azaroan, aurreko hilabetean bezalaxe, eta hirugarren hilabetez jarraian egin du gora, Espainiako Estatistika Institutuak gaur iragarritako KPI aurreratuaren arabera.

Inflazioak erregaien merkatzearen ondorioz eutsi dio maila horri.

Gaur jakitera eman duten KPI aurreratuaren datua abenduaren 13an baieztatzen bada, azaroko datua 2013tik izandako altuena izango da, urrikoarekin batera.

Bestalde, urte arteko inflazioa % 0,3 jaitsi zen 2015eko azaroan.

Halaber, prezioak % 0,3 garestitu dira azaroan, urrikoekin alderatuta, eta datu horrek lau hilabete daramatza gora egiten.

za gora egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X