Albiste da
'Volkwagen auzia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak espedientea ireki dio Espainiari Volkswagenen emisioengatik

Europako Batzordetik adierazi dutenez, Espainiari Seat markako ibilgailuen kasuan eragiten die, Eseo modeloari, hain zuzen ere.
Volkswagen
Argazkia: EFE

Europako Batzordeak arau-hauste prozedura bat ireki die Europar Batasuneko (EB) kide diren zazpi estaturi, horien artean Espainiari, Volkswagen taldearen emisioengatik egindako iruzurrari dagokionez, ibilgailuen homologazioan eginbehar komunitarioak ez betetzeagatik.

Bruselak eskutitz bat bidali die, arau-hausteetako prozeduran lehen pauso moduan, eragiten dien herrialdeei, informazioa eskatzeko (Alemania, Espainia, Grezia, Lituania, Luxenburgo, Erresuma Batua y Txekiar Errepublika).

Alemania, Espainia, Luxenburgo eta Erresuma Batua estatuen kasuan, Europako merkatuan Volkswagenen hainbat modelo homologatzen dituzte, eta Europako Batzordeak dagokizkien zigorrak ez aplikatzea leporatu die, 2015eko irailean Alemaniako fabrikatzaileak legez kanpoko “saftware”a erabiltzen zuela jakin ostean, laborategian emisioen testak gainditzeko.

Europako Batzordetik adierazi dutenez, Espainian Seat markakoa ibilgailuak jasoko dute eragina, Eseo modeloak, hain zuzen ere. Halere, agintariekin harremanetan daudela jakinarazi dute, “informazio gehiago” lortzeko.

“Ibilgailuak fabrikatzen dituzten pertsonen eginbeharra legea betetzea da batik bat, baina Europar Batasun osoko agintari nazionalek ibilgailuen fabrikatzaileek legea betetzen dutela bermatu behar dute”, azpimarratu du Elzbieta Bienkowska Barne Merkataritza eta Industria Europako komisarioak, ohar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X