EAEko ekonomia % 3,1 hazi zen 2016an, uste baino hamarren bat gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia % 3,1 hazi zen joan zen urtean, Eusko Jaurlaritzak azaroan egindako azken aurreikuspenetan aurreratutakoa baino hamarren bat gehiago.
Eustatek (Euskal Estatistikak Erakundea) urteko laugarren hiruhilekoari buruzko datuen aurrerapena plazaratu du gaur, eta tarte horretan Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,9ko hazkundea izan zuela azaldu du, hau da, Eusko Jaurlaritzak aldi horretarako egin zuen aurreikuspena baino hamarren bat gehiago ere.
Joan zen urte osoko Barne Produktu Gordina 2015ean izandakoa baino bi hamarren gehiago da, % 2,9koa izan baitzen ordukoa.
Industria eta zerbitzuetako hazkundea batez bestekoaren inguruan ibili da; aldiz, lehen sektorean eta eraikuntzan hazkunde apalagoak izan dituzte. Alabaina, Eustatek azpimarratzen duenez, eraikuntzan hazkundea eman da bigarren urtez jarraian, aurreko zazpi urteetan emaitza negatiboak pilatu ondoren.
Enpleguari dagokionez, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, % 1,9 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Duela bi hilabete Eusko Jaurlaritzak % 1,8koa izatea espero zuen.
Bestalde, urritik abendura BPGa % 0,6 igo zen aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
EAEko ekonomiak azken hiruhilabetekoan izandako hazkundea, batez ere, zerbitzuen sektorearen eboluzio onean oinarritu da, eta horri industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiola gehitu behar zaio.
Ekonomia Sailburuaren agerraldia
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak prentsaurrekoa eman du Eustatek jakinarazitako datuei buruz hitz egiteko.
Hedabideen aurrean egindako agerraldian baieztatu duenez, euskal ekonomiaren hazkundea "sendoa" da, 2016an % 3,1 hazi ostean.
Gogoratu duenaren arabera, aipatu hazkundea berak zuzentzen Sailak egin zuen aurreikuspenetik hamarren bat gora dago, eta nabarmendu nahi izan du Goranzko berrikuspenak "etengabeak" izan direla urtean zehar.
Sailburuaren esanetan, euskal ekonomiaren hazkundeak "aurreikusitako dezeleraziorako joera" erakutsi zuen, baina "esperotakoa baino intentsitate txikiagokoa".
Horrenbestez, egoera horrek "abiapuntu onean kokatzen du" EAEko ekonomia 2017ra begira (Jaurlaritzak BPGa % 2,3 haziko dela aurreikusten du).
Enpleguari dagokionez, 2016an % 1,9 hazi zela azpimarratu du. Zifra horrek esan nahi du lanaldi osoko 16.500 lanpostu baino zerbait gehiago sortu zirela.
Aldi berean, bere iritziz, etorkizunari begira soldatak "gora" egin dezakete "ekonomia dinamizatzeko". "Uste dugu produktibitatearen hazkundeak soldatak igotzeko ahalmena ematen digula inflaziorik eragin gabe", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean Greba Batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.