Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdulizko Metro-geltokia berriz zabaldu dute, bi urte eta gero

Lanetan 543 metro trenbide lurperatu dituzte; gainera, lehengo geltokia zegoen lekuan 6.000 metro karratu berreskuratu dituzte, urduliztarren aisiarako.
18:00 - 20:00
Urdulizeko lurrazpiko geltokia, irekita

Urdulizko (Bizkaia) Metro geltokiko ateak berriz ireki dituzte gaur, apirilak 10, bi urtez itxita egon ostean, egindako lanengatik. Hala, Metroaren sarean zegoen trenbide-pasabide bakarra desagerrarazi egin dute.

Geltokia berriz irekitzeko ekitaldian izan dira Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua; Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Javier Bilbao Urdulizko alkatea, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuordea; Vicente Reyes Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatua; Aitor Garitano ETS-ko zuzendari nagusia; Manu Tejada BGPko zuzendari kudeatzailea; Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusia; eta Plentziako eta Sopelako alkateak, David Crestelo eta Gontzal Hermosilla, hurrenez hurren.

Lanetan 543 metro trenbide lurperatu dituzte, lehengo geltokia zegoen lekuan 6.000 metro karratu berreskuratuta, urduliztarren aisiarako.

Bizkaiko Garraio-Patzuergoak eta Eusko Trenbide Sareak gauzatu dute proiektua, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzarekin jarritako diruarekin; erakunde bakoitzak 10,5 milioi euro ordaindu ditu lanak egiteko.

Gaurko urratsaren ostean, behin betiko amaituko da Plentzia eta Sopelako geltokiak lotzeko ezarritako autobus-zerbitzua, obrek iraun duten 24 hilabeteetan martxan egon dena. 1.680.000 euro erabili dituzte zerbitzua eskaintzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X