Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan

Leherketa eguerdian jazo da Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean.
Lau pertsona zauritu dira Leaburuko garbitegi batean izandako eztandan. Argazkia: EFE

Lau pertsona zauritu dira, horietako bat, larri, gaur Leaburun (Gipuzkoa), garbitegi batean izandako eztandan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Leherketa 12:10ean jazo da, Apattaerreka industrialdeko garbitegi batean. Antza, makina batean izan da eztanda.

Garbitegi horretako lau langile zauritu dira, eta hiru erietxetara eraman dituzte. 42 urteko gizon bat Gurutzetara (Barakaldo) eraman dute, larri.

Beste bi zauritu, 47 urteko gizon bat eta 36 urteko emakume bat, Donostia Ospitalera eraman dituzte. Eztandan zauritu den beste langile bat, 41 urteko emakume bat, Donostiako Poliklinikara eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Leherketaren ondorioz, sutea piztu da. Suhiltzaileek kontrolpean dituzte garrak, baina oraindik ez dituzte guztiz itzali.

Osalanek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal arrantzaleak arrainak arrantza arrain lonja
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek balorazio gazi-gozoa egin dute EBk ezarritako arrantza kuoten inguruan

Erdietsitako akordioa albiste txarra da Ondarroako alturako ontzientzat, besteak beste, legatzaren eta oilarraren kuotak jaitsi dituztelako. Kaltetuenak, baina, berdela amuarekin arrantzatzen duten ontzi txikiak dira, % 70 murriztu baitute harrapaketen kopurua. Baxurako arrantzaleentzat, aldiz, akordio “positiboa” da, hegaluzearen kuotari eutsi egin diotelako eta atun gorriarena eta antxoarena handitu direlako.

Gehiago ikusi