MEDIKUEN GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreko egunetako antzerako jarraipena izan du medikuen grebak ostiralean EAEn

Osakidetzak emandako datuen arabera, goizeko txandan % 19,63k egin du lanuztea eta arratsaldekoan, berriz, %9,22k.
GRAFCAV7646. BILBAO, 12/12/2025.- Un momento de la concentración ante el ambulatorio de Basurto , en Bilbao convocada por el Sindicato Médico de Euskadi en el cuarto día de huelga del colectivo. EFE/Luis Tejido
Laugarren greba eguneko mobilizazioak Basurtuko ospitalaren aurrean egin dituzte. Argazkia: EFE.

Medikuen sindikatuek deituriko grebaren laugarren eta azken egunean, Osakidetzaren sarean % 19,63koa izan da jarraipena goizeko txandan eta % 9,22koa arratsaldean.

Grebak iraun duen lau egunetan antzerako jarraipena izan du: % 17 eta % 20aren artean goizeko txandan, eta % 7 eta % 9 inguruan arratsaldean.

Lurralde historikoen arabera, ostiral honetan, Bizkaian izan da jarraipen zabalena (% 22,06 goizean eta % 10,97 arratsaldean). Araban goizean % 13,61ek egin du lanuztea eta arratsaldean % 13,95ek. Azkenik, Gipuzkoan, goizeko jarraipena %18,96koa izan da eta arratsaldekoa % 3,70ekoa.

Greba deialdia Estatuko medikuen sindikatuen Konfederazioak egin zuen, Espainiako Osasun Ministerioak onartu nahi duen estatutu markoaren zirriborroaren aurka egiteko. Medikuek Estatutu marko propioa eskatzen dute eta, batik bat, lan txandak eta guardia orduak murriztea eskatzen dute. Euskadin Osakidetzako 9.000 mediku eta fakultatibo (farmazeutikoak, biologoak...) egon dira grebara deituta.

Egoera aldatzen ez bada, medikuek ez dute baztertzen etorkizun hurbilean greba mugagabe bat egitea.

Medikuen eskakizunen harira, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jarrera aldatzeko eskatu dio Monica Garcia Osasun ministroari. Martinez kezkatuta agertu da profesionalen faltaren aurrean eta neurririk ez dela hartzen ari salatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X