Jaurlaritza berdelaren kuota murrizteak eragingo dituen galerak arintzeko neurriak bilatzen ari da
Bilerak deituko ditu kuota berrien eragin ekonomikoa aztertzeko eta galerak arintzen lagunduko duten neurriak aztertzeko. Gainera, beste espezie batzuentzat ere murrizketak aurreikusi ditu Europar Batasunak.
Berdela. Artxiboko argazkia: Europa Press
Eusko Jaurlaritzak esan du berehala jarriko dela lanean arrantza-kuoten murrizketek gehien kaltetutako euskal arrantzaleekin, batez ere berdela arrantzatu ohi dutenekin; izan ere, Europar Batasunak (EB) behin-behineko akordioa onartu du 2026rako arrantza-kuotak zehazteko. Horren arabera, % 73 murriztuko da berdelaren kuota 2026ko lehen seihilekoan.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, "akordioak era desberdinean eragingo die euskal arrantzaleei: merkataritza-balio handiko espezie batzuek murrizketa handiak izango dituzte; beste batzuek, berdelak, esaterako, nabarmenak".
Akordioak murrizketa nabarmenak aurreikusten ditu itsas zabaleko arrantzako beste espezie batzuetarako, hala nola legatza (-% 4,8), itsas oilarra (-% 20), bakailaoa (-% 13), mihi-arraina (-% 1) eta zapoa (-% 1,3 eta -% 3 artean, eremuen arabera).
Muga horien berri izan ondoren, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, autonomia-erkidegoetako koordinatzaile gisa, esan du EBren akordioa bat datorrela "gomendio zientifikoekin", baina "neurri bereziki zaila da sektoreko arrantzale jakin batzuentzat, berdela arrantzatu ohi dutenentzat adibidez".
"Berdelaren murrizketak eragin negatiboa izango du arrantza horretan espezializatutako euskal arrantzaleengan; beraz, gure balorazio orokorra negatiboa da", adierazi du sailburuak.
Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, "berehala" jarriko da lanean murrizketek gehien eragiten dioten sektorearekin, "bereziki berdela arrantzatu ohi dutenekin", eta bilerak deituko ditu Ministerioarekin, kofradiekin eta ordezkaritza-erakundeekin, "kuota berrien eragin ekonomikoa aztertzeko eta diru-galerak arintzen lagunduko duten neurriak aztertzeko".
Proposamenen artean daude aldi baterako geldialdiak, doikuntzak edo arrantza-kudeaketaren malgutzeak ezartzeko aukera.
Barredok pozik hartu du Europak aintzatetsi izana euskal arrantzaleek antxoa eta beste espezie batzuekin egindako kudeaketa jasangarria. "Horri esker igo dira horren kuotak eta hegalaburrarenak", nabarmendu du.
Europar Batasuneko Arrantza Ministroen Kontseiluak akordio politikoa lortu du goizaldean Bruselan, aholkularitza zientifikoa eta jasangarritasun-helburuak erreferentziatzat hartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.