EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesik gabe onartuko dituzte Bizkaiko 2026ko Aurrekontuak
Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dituzte oposizioak aurkeztutako hiru osoko zuzenketak. Gauzak horrela, 2026ko aurrekontu proiektuak beste aurrerapauso bat eman du, behin betiko onespena eman aurretik.
Bizkaiko Foru Aldundiak aurrekontu berriak izango ditu datorren urtean, koalizio gobernua osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) gehiengoa dutelako Batzar Nagusietan. Oposizioko alderdiekin abiatutako elkarrizketek ez dute emaitzarik eman, eta, hortaz horien babesik gabe onartuko dituzte Aurrekontuak.
Oposizioko hiru taldeek (EH Bildu, PP eta Elkarrekin Bizkaia) aurkeztutako hiru osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatu dituzte, ostiral honetan, Batzar Nagusietan. Aurreikusi bezala, EAJk eta PSE-EEk atzera bota dituzte eta aurrekontu proiektuak beste pauso bat eman du aurrera.
Gernikako Juntetxean egindako osoko bilkuran Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak azaldu duenez, Elkarrekin Bizkaia taldearekin bart gauera arte negoziatzen aritu dira. Azkenean, baina, ez dute akordiorik lortu. Eneritz de Madariaga koalizio moreko ordezkariak eskerrak eman dizkio foru gobernuari egindako "ahaleginagatik, zintzotasunagatik eta gardentasunagatik". Hala ere, aurrekontu proposamena ez dela nahikoa nabarmendu du.
Batzar Nagusietako taldeek 517 zuzenketa aurkeztu dituzte, eta, behin hiru osoko zuzenketa baztertuta, orain zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte, abendua amaieran aurrekontu proiektuari behin betiko onespena eman aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.