Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldundiak grebaren gastuak itzuliko dizkie erresidentzien erabiltzaileei

Bizkaiko Aldundiak ekainean edo uztailean itzuliko du grebagatik jaso ez duten zerbitzuaren prezioa.
170 greba egunetik gora pilatu dituzte dagoeneko erresidentzietako langileek. Argazkia: EiTB
170 greba egunetik gora pilatu dituzte dagoeneko erresidentzietako langileek. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Aldundiak ekainean edo uztailean itzuliko die erresidentzien erabiltzaileei grebaren ondorioz jaso ez duten zerbitzuagatik ordaindutakoa, Elena Unzueta Aldundiaren bozeramaileak jakitera eman duenez.

Aldundiak greba egin duten itundutako zahar-etxeetako plazen % 70 hartzen du bere gain (II. eta III. mailako mendekotasuna duten pertsonena), eta duela hilabete batzuk enpresei eskatu zien grebaren ondorioz eskaini ez zuten zerbitzuaren ordaina itzultzeko, lanuzteen ondorioz ordaindu gabeko soldatak hain zuzen ere. Guztira 170 greba egunera iritsi da protesta.

Isabel Sanchez Robles Gizarte Ekintzako foru diputatuak maiatzean Batzar Nagusietan adierazi duenez, 2016an 721.750 eurora iritsi zen kopurua, eta orduan aurreratu zuen zentroen erabiltzaileei itzuliko dietela.

Aldundiak uste du 2.500 bat pertsonak jasoko dutela dirua, hau da, 2016ko grebengatik 300 bat euro jasoko du erabiltzaile bakoitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X