Zuzeneko hegaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribia eta Londres arteko hegaldiak abian dira

Bigarren urtez jarraian, Hondarribiko aireportutik bi hegaldi abiatuko dira astero: asteazkenetan eta igandetan.
Aeropuerto de Hondarribia. Foto: Ortzibia
Aeropuerto de Hondarribia. Foto: Ortzibia

Hondarribiko aireportuak Londresera bi hegaldi eskainiko ditu astero gaurtik, bigarren urtez. Txartelen % 68 salduta daude.

Aireportuaren garapenerako Ortzibia elkarteak jakinarazi duenez, datorren abuztuaren 16ra arte hegaldiak egingo dituen hegazkinak Hondarribia eta Luton lotuko ditu astean bi egunetan: asteazkenetan eta igandetan.

Ortzibiaren esanetan, Londres-Donostia bidea sendotu egin dela erakutsi dute orain arteko datuek. Halaber, Gipuzkoara eta Euskal Herrira bisitariak erakartzeko azpiegitura "garrantzitsua" dela nabarmendu du; izan ere, txartelen % 73 atzerrian saltzen dira.

Lutonerako zerbitzuaz gain, Palmara ere eskainiko dituzte hegaldiak udan, astean bi aldiz: asteartetan eta ostegunetan, uztailaren 21etik irailaren 3ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X