Turismoaren inguruko polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu: 'Goia berandu eta gaizki ari da turismoaren arazoaren aurrean'

Koalizioak salatu duenez, 'hirian dauden ehunka ez-legezko pisu turistikoen aurrean ez ikusiarena egiten du Donostiako alkateak'.
Donostiako turismo-eredua, aztergai. Argazkia: EFE
Donostiako turismo-eredua, aztergai. Argazkia: EFE

Donostiako EH Bilduren iritzian, "Eneko Goiaren Gobernua berandu eta gaizki iritsi da turismoaren arazoari aurre egitera". Koalizioak salatu duenez, "legez kanpo dauden ehunka etxebizitza turistiko onartu egiten ditu" Goiak.

Ohar baten bidez EH Bilduk esan duenez, "zabalik dago" Donostiako eredu turistikoaren gaineko eztabaida, "hiriaren elkarbizitzaren eta ekintza turistikoaren nolabaiteko oreka mantendu duen eredua zaharkituta geratu baita, azken urteetako bisitari oldea dela-eta".

"Batez ere, bi dira denon ahotan dauden arazoak: masifikazioa eta ez-legezko pisu turistikoak. Alde batetik, behin eta berriz salatu dugu moduan, ez-legezko pisu turistikoen burbuilaren aurrean Goiaren gobernuak beste aldera begiratu du. Bestetik, Alde Zaharrean, eta saturazioa pairatzen duten beste eremuetan, bizi-kalitate minimo bat ziurtatu beharrean, udal gobernua kontrako norabidean ari dela salatu dute kolore guztietako auzotarrek", salatu du koalizioak.

Hori dela eta, Donostiak dituen arazoei aurre egiteko orain arte erabili den kudeaketa-ereduak "ez duela balio" azpimarratu du EH Bilduk. "Eztabaida lasaia behar da, irtenbide ahalik eta eraginkorrenak eta egokienak ezarri ahal izateko", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X