LANGABEZIA DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabeziak behera egin du urrian EAEn, eta gora Nafarroan

Guztira, 165.375 langabe zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, urrian.
langabezia_
Guztira, 165.375 langabe zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, urrian. Artxiboko argazkia: EiTB

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek irailean baino 1.966 langabe gutxiago zenbatu dituzte urrian, Espainiako Lan Ministerioak gaur argitaratutako datuen arabera. Guztira, 165.375 langabe zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian, urrian.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enplegu zerbitzuek irailean baino 1.990 langabe gutxiago zenbatu dituzte urrian, % 1,51 gutxiago. Autonomia Erkidegoen artean urrian jaitsierarik handiena izan duena da.

Guztira, 130.056 langabe zenbatu dituzte EAEn, astearte honetan Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak zabaldutako datuen arabera. 2016ko urriko datuekin alderatuta, 11.125 langabe gutxiago daude EAEn, % 7,88 gutxiago.

Nafarroari dagokionez, 24 langabe gehiago zenbatu dituzte aurtengo urrian, irailarekin alderatuta. Guztira, 35.319 langabe zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, urrian.

2016ko urriko datuekin alderatuta, 3.377 langabe gutxiago daude Nafarroan. Urtebetean, hortaz, % 8,73 jaitsi da Foru Erkidegoan.

Espainiako datuei begiratuta, aurreko hilabetean baino 56.844 langabe gehiago zenbatu dituzte urria bukaeran. Azken 12 hilabeteetan, 297.956 pertsonak aurkitu dute lana.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X