Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siemens Gamesako zuzendaritzak eta sindikatuek bilera, balizko kaleratzeak tarteko

Bideokonferentzia bidez egingo dute batzarra. Berregituraketak Sarrigurenen izan ditzakeen ondorioak zehaztuko dizkietela espero dute sindikatuek.
Siemens Gamesa Sarriguren. EFE
Siemens Gamesak Sarrigurenen duen zentro teknologikoa. Foto: EFE

Siemens Gamesako zuzendaritzak bilera berri batera deitu ditu gaurko sindikatuak, joan den astean nazioartean iragarritako berregituraketak (6.000 kaleratze hiru urtetan) Sarrigurenen (Nafarroa) izan litzakeen ondorioez.

Asteazkenean beste batzar bat egin zuten bi aldeek, eta ordukoan bezala, bideokonferentzia bidez egingo dute hau ere. Sindikatuek espero dute oraingoan zuzendaritzaren asmo zehatzen berri izatea.

Izan ere, joan den asteko bileran zuzendaritzak ez zien kaleratzeen informaziorik eman. Azaldu zienez, multinazionalaren Europako Batzordean ari ziren kaleratzeen gaia aztertzen, eta hala, oraindik ezin zuten herrialde eta lantegi bakoitzean izan lezaketen ondorioak zehaztu. Xehetasunik ez jakiteak kezka sortu du langileen artean.

Nolanahi ere, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordeak ostiralean adierazi zuenez, exekutiboak ez du espero berregituraketak "eragin nabarmenik izatea Nafarroan". "Uler dezaket iragarpenak sortu duen kezka, baina oraingoz ez dugu eragin nabarmenik espero", azaldu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X