Hiru ordu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Administrazioaren lanuzteak % 35eko jarraipena izan du, deitzaileen arabera

Eguerdi aldera, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte hiru hiriburuetan.
Bilboko Kale Nagusian egindako elkarretaratza. Argazkia: EFE
Bilboko Kale Nagusian egindako elkarretaratza. Argazkia: EFE

Euskadiko Administrazioan hiru orduko lanuztea deitu zuten ELA eta LAB sindikatuek, lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Deitzaileen arabera, grebak % 35eko jarraipena izan du gaur.

ELAko iturriek azaldu dutenez, deialdiak “erantzun zabala” izan du. Administrazioko eta erakunde autonomoetako hiru langiletik batek (% 35) lanuztearekin bat egin du.

Sindikatu abertzaleek Euskadiko Administrazioaren eta erakunde autonomoen (Eustat, Lanbide, Osalan, Emakunde...) ia 7.000 beharginak deitu zituzten, 11:00tik 14:00era bitartean hiru orduko lanuztea egitera. Eusko Jaurlaritzari “benetako” negoziazio bat eskatu nahi zioten, kolektiboaren lan baldintzak hobetzeko.

Eguerdi aldera, deitzaileek elkarretaratzeak egin dituzte hiru hiriburuetan.

Deitzaileen hitzetan, enplegua egonkortzea, behin-behinekotasuna % 6ra murriztea, murrizketa guztien berrikusketa eta “benetako” negoziazio kolektibo baten hasiera eskatu diote ehunka langilek Jaurlaritzari.

Bilbon egindako elkarretaratzean, ELAko eta LABeko ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren jarrera aldaketa eskatu dute. Exekutiboari “negoziatzeko borondate falta” leporatu diote sindikatu abertzaleek. ELAk eta LABek ordezkaritzaren ia % 80 dute sektorean.

“Mobilizazio gehiago”

“Mobilizazio gehiago” izango direla aurreratu dute sindikatuetako ordezkariek. Administrazioko egoera “larria” ikusita, mobilizazioak “segur aski sendoagoak” izango direla erantsi dute.

Konkretuki, 2010etik “200 lanpostu baino gehiago” amortizatu direla salatu dute. Eusko Jaurlaritzako enplegatuen % 40 behin-behinekotasunean edo bitarteko lanpostu batean direla gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X