zorroztasun-greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko udaltzainek grebari eutsi diote, Udalaren eskaintza baztertuta

Langileen ia % 70ak egin dute Gorka Urtaranen gobernuak egindako eskaintzaren kontra.
Zorroztasun-greba Gasteizen. EiTB
Gasteizko udaltzain bat isun bat jartzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Gasteizko udaltzainen gehiengoak (ia % 70) ezetz esan dio euren lan baldintzak hobetzeko Gasteizko Udalak egindako azken eskaintzari, eta horrenbestez, iazko azaroan abiatutako zorroztasun-grebari eutsiko diote.

Azken bi egunetan Gorka Urtaranen udal gobernuak helarazitako eskaintza eztabaidatu eta bozkatu dute langileek: kontrako 170 boto izan dira (% 67,67), aldeko 70, boto zuri bat eta hiru baliogabe.

Enpresa batzordea datorren astean bilduko da berriro, Udalak zer erantzungo zain.

Gasteizko Udalaren proposamenak lana eta bizitza pertsonala uztartzeko hobekuntza zekarren. Horren arabera, 'egun gorrietan' —egun bereziak, ekitaldi bat edo zerbitzuaren eskaria handia tarteko— lan egiten duten agenteek konpentsazio ekonomikoa izango lukete. Egun horietan udaltzainek ezin dute librantzarik edo baimen berezirik eskatu. Gainerako egunetan, berriz, baimenak edo lizentziak galde egin ahalko dituzte udaltzainek "gainerako udal funtzionarioek bezala".

Zorroztasun-greba azaroaren 25ean abiatu zuten langileek. Lana zorrotz egiteko greba da, lana bera trabatzerainokoa. Hala, arau-urratze guztiak, txikiena izanda ere, zigortzen ari dira. Isun ugari jarri dituzte hilabete eta erdi honetan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Laborarien protesta A-63an Baionan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

A63ak itxita jarraitzen du Baionako tartean nekazarien protestengatik baina auto-ilarak desegiten doaz

Pirinio Atlantikoko Prefeturak jakinarazi duenez, 02:00etan 80 nekazari asindikalek, 60 traktore erabilita, A63 autobidea blokeatu dute Baiona iparraldeko lotunearen parean eta goizetik arazo handiak izan dira  inguruetan. Gainera, Prefeturak Biriatuko muga itxi du 7.500 kilotik gorako kamioientzat bi noranzkoetan. Jaurlaritzak EAEko errepideetatik igarotzeko debekatu die 7.500 kilotik gorako kamioiei Frantzia aldera. 

Alberto Martínez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Martinez, medikuen grebari buruz: "Bi urteren eta 12 zirriborroren ondoren, akordio batera iristeko unea da"

Alberto Martinez Osasun sailburuak gogorarazi duenez, langile estatutarioen harremanen esparrua ezartzen duen Estatutu Markoa "Osasun Ministerioaren eskumen esklusiboa da, eta Ministroen Kontseilura eta, ondoren, Kongresura eraman behar du, onar dezan". Horren ildotik, Osasun Saila "Estatutu Markotik kanpo ateratzen den guztia" negoziatzeko moduan dagoela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X