Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50.000 eurorainoko isuna, babes ofizialeko etxe bat turismorako alokatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere jarduera eteteko agindua eman eta espedientea ireki dio jabeari.

Eusko Jaurlaritzak 50.000 euro arteko isuna jarriko dio Sopelako Babes Ofizialeko etxebizitza baten jabeari, alokairu turistikorako bideratzeagatik.

Salaketa anonimo batek ondotik abiatu zuen ikerketa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ikerketa.

Etxebizitzaren jabean 20.000 euro arteko isuna jaso dezake esleitutako etxebizitzan inoiz ez bizitzeagatik eta beste hainbestekoa, ostera, alokairuan jartzeagatik. Alegazioak aurkez ditzake orain etxebizitzaren jabeak.

Zigor horiez gain, ofizialki erregistratu gabe etxe turistiko gisa aritzeagatik Turismo sailak irekitako espedienteari dagokion 10.000 euroko isuna ere hartu behar da kontuan.

Etxebizitza sailak etxe hori erregistratu gabe zegoela baieztatu zuenean, berehala agindu zuen jarduera etetea, eta zegokion zigor-espedientea ezarri zion.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X