Milaka pentsiodun atera dira kalera pentsio duinak eskatzeko
Milaka pertsona atera dira kalera Bilbon, Donostian eta Gasteizen, pentsio duinen eta pentsio sistema publikoaren defentsan eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzea eskatzeko.
Manifestariek pentsio duinak eskatu dituzte, hots, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta pentsioak KPIaren arabera gaurkotzea. Ildo horretan, Espainiako Gobernuak pentsioei % 0,25eko igoera aplikatu izana salatu dute.
Bilbon, hiriburuko udaletxearen aurrean elkartu dira Bizkaiko jubilatu, alargun eta pentsiodunen elkarteek deituta, eta Espainiako Gobernuak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean amaitu dute.
Manifestazio jendetsu honen ondorioz, protestak iraun duen bitartean zirkulazio arazoak izan dira Bilbo erdigunean. Antolatzaileen esanetan, mobilizazio "historikoa" izan da, baina protestekin jarraitu beharra dagoela ohartarazi dute: "Hau ez da gaur amaitzen". Beren pentsioak eta beren seme-alabenak defendatzera atera direla nabarmendu dute.
Protestaren amaieran, manifestu bat irakurri dute, euskaraz eta gaztelaniaz, eta pentsiodunei adarra jotzen dietela salatu dute. Horien esanetan, pentsioak % 0,25 igotzea "irrigarria" da eta egoera hori 2022ra arte errepikatuko da. Bertan salatu dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 170.000 pertsona baino gehiago 700 euro baino gutxiagorekin bizi dira hilean. Hori dela eta, pentsioak KPIaren arabera gaurkotzea aldarrikatu dute erosahalmena ez galtzeko.
Bestalde, Donostian, Gipuzkoa osotik joandako 5.000 pertsona inguru elkartu dira, pentsio duinak eskatzeko. Gipuzkoako pentsiodunen elkarteak deitutako mobilizazio horretan, Fatima Bañez Lan ministroari zuzendutako gutuna utzi dute Espainiako Gobernuak Donostian duen Ordezkaritzan. Halaber, aurrerantzean borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute.
Iruñean, ehunka erretirodunek bildu dira arratsaldean protestan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren aurrean, pentsio duinak eskatzeko. Pentsio sistema publikoa defendatzeko Nafarroako Plataformak deitu du manifestazioa.
Elkarretaratzean, Alderdi Popularraren eta Mariano Rajoyren aurkako oihuak entzun dira, eta manifestariak PPren egoitzara joan dira ondoren.
"Gure armak batasuna eta mobilizazioa dira, eta batez ere pentsioak suntsitu dituzten arduradunak botoekin zigortzea; hau da, Alderdi Popularraren Gobernua", azpimarratu du plataformak.
BIDEOA | Gasteizko manifestazioa:
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.