Ricardo Barkala izango da Bilboko Portuko presidente berria
Eusko Jaurlaritzak Ricardo Barkala proposatuko du Bilboko Portuko Agintaritzaren presidente kargurako, Garapen Ekonomikorako Sailak jakinarazi duenez.
Asier Atutxak uztailean utziko du Bilboko Portuko presidente kargua. 2013ko otsailean hartu zuen ardura hori.
Bilboko Portua Estatuaren eskumena da, baina presidentea Eusko Jaurlaritzak proposatutakoa izan ohi da.
Lehendabizi, Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilerak proposamen ofiziala egin behar du eta, ondoren, Espainiako Sustapen Ministerioak izendapen hori berretsi behar du.
Barkala merkataritza ontziko kapitaina da eta egun Bilboko alkateordea eta hirigintza zinegotzia (EAJ) da.
Portugaleten jaio zen 1955eko martxoaren 22an, baina Bilbon bizi da. 1974tik 1987ra bitartean merkataritza ontzietan aritu zen lanean, eta kapitain izatera iritsi zen. Itsasoa utzi ostean, enpresa ezberdinetan lan egin zuen.
2002tik 2012ra bitartean, Bilboko udaleko hautetsi izan zen, eta handik Eusko Jaurlaritzara joan zen Enplegu sailburuordea izateko. 2015ean bueltatu zen Bilboko udaletxera.
Bestalde, Asier Atutxak PwC kontu ikuskaritza zerbitzuan arituko da uztailetik aurrera, Bilboko Portua bost urtez zuzendu ondoren.
Albiste gehiago ekonomia

Akordiorik gabe amaitu da sindikatuen eta Mercedes Vitoriaren arteko kontziliazioa, lanaldiko bederatzigarren orduagatik
UGT sindikatuak aurrera jarraituko du prozesu judizialarekin, eta langileei lan egindako aparteko orduak berreskuratzeko eskubidea aitortzeko eskatu du.
Alokairuen prezioak mugatzeko Gipuzkoako erreferentzia indizea jaso du Etxebizitza Ministerioak
Gipuzkoan, Errenteria, Lasarte-Oria, Zumaia eta Irun daude tentsionatutako eremu gisa aitortuta daude dagoeneko, eta Donostia uztailean gehituko zaio zerrenda horri.
Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Eskoriatzan azken lan-istripu hilgarriak salatzeko
LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek ahotsa altxatu dute ostiral honetan Eskoriatzan, basogintza sektoreko lan prekaritatearen aurka.
LEAk udazkenean ekingo dio berriro produkzioari Gamarran, aldi baterako poligono batean
Ekoizpena udazkenean hasteak "ondorio positibo argia izango du plantillarentzat", LEAk jakinarazi duenez. Aste honetan, enpresak batzordeari jakinarazi dio aldi baterako lan-erregulazioko espediente bat planteatzeko asmoa duela "ezinbesteko arrazoiengatik". Gaur egun plantilla osatzen duten 120 langileetatik 100 ingururi eragingo lieke.

Irteera-operazioa abian da, 2024an baino erregai-prezio baxuagoekin
95 oktanoko gasolina litroa 1,55 euro inguruan dago, eta diesel litroa, berriz, 1,45 euro inguruan.
Albiste izango da: Osasun Itunaren bilera, Mutrikuko istripua eta irteera operazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
664 pertsona edo enpresak 322,4 milioi euroko zorra dute Nafarroako Ogasunarekin
Zerrendan aurreko urtean baino 11 zordun gehiago agertzen dira. Zor den kantitatea ere hazi egin da eta 2,8 milioi euro gehiagokoa da. Zordun gehienak pertsona juridikoak dira eta ia denek Nafarroan dute egoitza.
LABek ez du osasun ituna babestuko, osasungintza pribatuko kontratuei eutsiko zaielako
LAB sindikatuak iragarri du ez duela osasun ituna babestuko, ezta biharko bilerara joango ere, "sektore pribatuarekiko menpekotasunak" bere horretan jarraituko baitu .
Zaborren tasa berria onartuta eta gainerako zergak izoztuta, Bilbon
Udalak ordenantza berria onartu du oposizioaren ezezkoarekin, neurriak herritarren poltsikoetan izango duen eragina kritikatzen baitute. Tasak gaur egungo zaborren tasa ordezkatuko du eta zerbitzuaren benetako kostuaren araberakoa izango da.
Gatikako azpiestazio elektrikoa 2028an egongo da martxan, eta Europarekin konexio energetikoa indartuko du
Gatikatik abiatu eta lurpeko eta itsaspeko trazadura bidez egingo da. Elektrizitatea trukatzeko ahalmena 5.000 megawattekoa izatea ahalbidetuko du; gaur egungoa bikoiztuko du, alegia. 2.850 milioi inbertitu dira proiektuan, eta Europar Batasunak Interes Komuneko Proiektu izendatu du, Europarekin dagoen lotura "ahula" indartzea baitu helburu.