lan-erregulazioko espedientea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Productos Tubulares enpresako langileak, greba mugagabean ostegun honetatik aurrera

Tubos Reunidos filialak lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du. Enpresa batzordearen arabera, espedientea 'ez dago justifikatuta', eta 'kudeaketa txarra'ren ondorio da.
Productos Tubulares enpresako langileak, greban. EiTB
Productos Tubulares enpresako langileak greban. Argazkia: Mikel Etxebarria

Productos Tubulares lantegiko enpresa batzordeak deituta, langileak greba mugagabean daude ostegun honetako 06:00etatik aurrera, Tubos Reunidos enpresaren filialak lanpostuak suntsitzeko enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu duela eta. Productos Tubulares enpresak Trapagaranen du egoitza, baina lantegia Sestaoko lurretan dago.

Enpresa batzordeko iturriek jakinarazi dutenez, greba deialdia "aho batez" onartu dute batzordean ordezkaritza duten sindikatu guztiek (CC.OO., UGT, ELA, LAB eta ESK), Enpresak lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu zuela jakin eta gero.

Batzordeak 13 kide aukeratu ditu negoziazio mahaian jesartzeko. Enpresak deitu beharko du orain lehen negoziazio bilera.

Juan Beloki enpresa batzordeko presidenteak (ELA) azaldu duenez, "aurrekaririk gabeko erasoa" da lan-erregulazioko espedientea aurkeztea, ez baitago "justifikatuta".

Belokiren hitzetan, enpresaren "kudeaketa txarraren ondorio" da egoera, "maileguak eskatu eta eskatu" egon delako, "etekinak eurentzat gordez".

ELAk gogorarazi duenez, BBVA da Productos Tubularesen akziodun nagusia. Sindikatuaren esanetan, aurreko urteetan "milioiak" banatu dituzte akziodunen artean. Zehatz esateko, 2014-2016 urteen artean Zuzendaritza Batzordeak eta Enpresaren Administrazio Kontseiluak "ordainsaritan milioi bat euro baino gehiago partitu zituzten".

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X