Naturgas Nortegas izango da aurrerantzean eta inbertsioak iragarri ditu
Alejandro Legarda Naturgas Energiako presidenteak gaur iragarri duenez, enpresak izena aldatu du eta aurrerantzean Nortegas izango da. Halaber, Energia Taldeak inbertsioak iragarri ditu, Euskadin, Asturiasen eta Kantabrian bezero berriak erakartzeko eta etxebizitzen % 85ra iristeko.
Bilbon egindako hitzaldi batean azaldu duenez, enpresak aurrera begirako helburu gisa jarri du bezero berriak aurkitzea eta orain arte iritsi ez den udalerri eta hirietara iristea. Ildo horretan, hoditeria berriak jartzea aurreikusten du.
Gaur egun, Naturgas konpainiak milioi bat bezero inguru ditu, erdiak Euskadin eta beste erdiak Asturiasen eta Kantabrian. Guztira, lurralde horietako etxebizitzen % 60ra iristen da eta helburu gisa jarri du % 85era igotzea.
EDP energia taldeak Naturgas Energia gas eta elektrizitate enpresaren salmenta itxi zuen iazko uztailean. Zehazki, JP Morgan Asset Management, Abu Dhabi Investment Council, Swiss Life eta Covalis Capital taldeek aholkatuta zenbait inbertitzaileri saldu zioten Naturgas, 2.591 milioi eurotan (zorra barne), erosleek jakitera eman zutenez.
ADYPE enpresarien elkarteak antolatutako ekitaldi batean ohartarazi duenez, eredu energetikoaren aldaketa teknologiaren garapenaren baitakoa izango da eta, zehazki, energia gordetzeko ahalmenaren araberakoa. Hori dela eta, eztabaida hori politikoa baino teknologikoa dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAri kalte-ordaina eman beharko dio Tubos Reunidos Threadsek greba eskubidea larriki urratzeagatik
Enpresak greban zeuden langileak plantillako beste langile batzuekin ordezkatu zituela egiaztatu zuen Lan Ikuskaritzak eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ondorio hori berretsi du.
CAFeko langile batzordeak eskatu du kontratuak kalitatezko enplegua ekar dezala "langileentzat eta azpikontratentzat"
Mikel Fernandino LAB sindikatuko ordezkariaren esanetan, albistea oso ona da, eskaria "bolumen handikoa" eta "Europakoa" delako.
CAFek lortu egin du "mendeko kontratua": 1.700 milioi euro Belgikan trenak egiteko
Beasainen egoitza duen konpainiak kontratu horren inguruko ziurgabetasunarekin amaitu du; izan ere, polemika handia piztu zen han, Alstom enpresa frantziarrak dagoeneko hainbat lantegi baititu Belgikan, eta enpresa horrek kontratua ez lortzea kritikatu zuten.
Balenciaga ontziolako langileek atzera bota dute Abu Dhabi Ports talde arabiarraren azken eskaintza
Pasa den azaroaren 30ean, Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu zuen aipaturiko inbertsio talde arabiarrarekin, 11,2 milioi euroren truke. Salerosketa ixteko, ordea, ezinbesteko baldintza da langileekin akordioa lortzea. Antza denez, langileen erosahalmena bermatuko luketen soldatak dira akordiorako korapilo nagusia.
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.
Petronorreko greba bertan behera, enpresak bide judizialari uko egin ostean
Sindikatuek bertan behera utzi dute greba mugagabea, zuzendaritzarekin adostuta, 83 eguneko lanuztearen ondoren.
Europa osoko nekazariek Brusela hartu dute politika bateratuaren eta Mercosurrekiko akordioaren aurka protesta egiteko
Lehen ordutik, milaka traktorek eta nekazarik hiriko auzo europarra blokeatu dute, Europar Batasuneko erakundeen politiken aurka protesta egiteko. Poliziarekin ere istiluak izan dira. Europako nekazaritza-sektorea kontuan hartzeko eta kalterik ez egiteko eskatu dute.
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.