Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Markaidek adierazi du ez zutela esan ekarpenak bermatuta zeudenik

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak Mondragon Korporazioaren aurkako epaiketaren bigarren saioan izan da.
18:00 - 20:00
Engainurik ez dela egon berretsi du Fagorrek

Agustin Markaide Eroskiko presidenteak esan duenez, ez zieten esan Fagor Etxetresnak-eko bazkideei ekarpen boluntarioak bermatuta zeudenik, ezta Mondragon Korporazioak baliabideak mugarik gabe bideratuko zituztela ere, kooperatiba mantentzeko.

Fagor Etxetresnak eta Edesa enpresetako zenbait bazkide ohik Mondragon Korporazioaren aurka jarritako salaketa kolektiboa dela eta Bergaran egiten ari diren epaiketan egin ditu Markaidek adierazpenok. 47,8 milioi euro eskatu dizkiote Korporazioari salaketaren bidez, 2013an Fagor erori ostean egindako ekarpen boluntario eta merkataritza-maileguengatik.

Eroski Taldeko presidentea deklaratzera deitu dute Mondragon Korporazioko presidentea izan zelako, Fagorri emandako laguntzak (70 milioi eurokoak) onartu zirenean.

Saioak bi ordu baino gehiago iraun du, Bergarako 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegian, eta Javier Retegi Fagor Etxetresnakeko zuzendaritza batzordeko presidente ohiak eta Ana Maria Beristain Fagor Etxetresnakeko zuzendaritza batzordeko presidenteorde ohiak ere deklaratu dute. Biek ere ekarpen boluntarioak egin zituzten, eta galdu ere, baina ez zuten salaketarik ipini, azaldu dutenez.

Markaideren esanetan, 2013an Fagor Etxeresnaken "konponbide" bat egiteko lanean zebiltzan, jarduerari aurre egiteko beharrezko "baliabideak" izateko. Hori dela eta agertu zen Berregituraketa eta Sozietate-Enplegurako Funtsa, eta organo horrek "Taldeko kooperatiba guztiek ordaindutako 70 milioiko ekarpena egin zuen, Fagor Etxetresnaken mesedetan".

Ildo horretatik, aipatutako funtsak 70 milioiko ekarpena onartu ezean, itxiera eta erregulazio txostenaren aukera baino ez zuten aztertu, baina neurria onartu zuten urte horretako maiatzean egindako bazkideen biltzarrean. Kooperatibaren diru beharraz, Markaidek azaldu du Kreditu Institutu Ofizialaren ekarpen baten zain zeudela, eta heltzen ez zela ikusita,  Fagor Etxetresnakek Korporazioari dirua eskatu beharrean ikusi zuen bere burua.

Hala, Markaidek baieztatu egin du ez zietela Fagor Etxetresnaken bazkideei ziurtatu ekarpenak "bermatuta" zeudenik, ezta Mondragon Korporazioak baliabideak mugarik gabe bideratuko zituztela ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X