Lehen hiruhilekoko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko BPGa % 3,1 hazi da martxora arte, eta enplegua % 2,2

Hazkundea positiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik. BPGaren hazkunde handiena Gipuzkoan eman da.
Industria
Industria

EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) urte arteko hazkundea % 3,1ekoa izan da 2018ko lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 2,2 hazi da. Hazkunde ekonomikoa sektore guztietan izan da, lehen sektorean izan ezik.

Eustatek apirilean aurreratutako datuak bete dira, eta 2017ko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, % 0,8 hazi da EAEko ekonomia.

Gainera, hazkunde ekonomikoa positiboa izan da sektore guztietan, lehen sektorean izan ezik, % 5,6ko atzerakada izan baitu. Enpleguak ere % 0,4 murriztu du bere hazkundea.

Eustaten datuak lurraldeka aztertuz gero, BPGaren hazkunde nabariena Gipuzkoan (% 3,4) izan da, eta gutxiago hazi da Araban (% 3,3) eta Bizkaian (% 2,9).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X