OSAKIDETZAKO AZTERKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako lan eskaintza publikoa bere horretan mantentzen dela esan du Erkorekak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Jon Darpon Osasun sailburuak esandakoa berretsi du eta lan eskaintza publikoko azterketak aurreikusitako egunetan egingo direla azpimarratu du.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak "gaur gaurkoz" ez dauka 2018ko Osakidetzako lan eskaintza publikoa geldiarazteko asmorik, Josu Erkoreka Eusko Jaularitzako bozeramaileak gaur adierazi duenez. Oposizioko taldeek eta hainbat sindikatuk azterketak filtratu direnaren zantzuak daudela ohartarazi arren, aurreikusitako egutegiari eutsiko dio Osakidetzak.

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan oposizioetan ustez izan diren irregulartasunen inguruko azalpenak eman ditu Gobernu bozeramaileak.

Jon Darpon Osasun sailburuak atzo esandakoa berretsi du eta ordutik Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketarik ez dela izan nabarmendu du.

Hori dela eta, Erkorekaren hitzetan, "gaur gaurkoz ez dago azterketak geldiarazteko eta aurreikusitako egutegia aldatzeko asmorik".

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X