OPOSAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren Hezkuntzako 1.300 lanpostuetako bat lortzen saiatuko dira 3.400 lagun

EAEko Hezkuntza Sailaren LEParen lehen proba, LHko 174 postu eskuratzeko, ostegunean izan zen. Gaurkoan, Bigarren Hezkuntzako espezialitateen txanda izango da.
18:00 - 20:00
Irakasleak izateko oposaketak egin dituzte 3.406 pertsonak, BECen

Barakaldoko BECean berriz ere milaka opositore bildu dira larunbat honetan. Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kaleratu duen LEP edo Lan Eskaintza Publikoaren baitan bildu dira. Ostegunean LHko irakasleentzako izan zen proba, eta gaur, berriz, Bigarren Espezialitateen txanda izango da.

1.300 lanpostu daude jokoan, eta 3.400 hautagaik eman dute izena LEP horretan parte hartzeko.

Gaur  froga  teorikoa  eta  praktikoa  egingo  dute, eta gainditzen dutenek,  datorren astean,  programa didaktiko bat  aurkeztu eta defendatu beharko dute lehenik, eta unitate didaktiko bat prestatu eta aurkeztu ondoren.

Hezkuntza Sailetik gogorarazi dute LEP honetan 1.511 lanpostu eskainiko direla: gutxi batzuk Lanbide Heziketaren alorrean eta gehienak, Bigarren Hezkuntzan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X