31 langile hil ziren iaz lan-istripuan, Osalanek jakinarazi duenez
Osalanek 33.398 lan istripu (baja eragin zutenak) zenbatu zituen 2017an; horietatik 33.177 arinak izan ziren, 190 larriak eta gainerako 31etan langileak hil egin ziren. Azken horietatik, 25 lanean zeudela hil ziren, 2016an baino % 26 gutxiago, eta sei lantokira zihoazela, edo lantokitik bueltan zetozela.
Maria Jesus san Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak eta Alberto Alonso Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak 2017an izandako lan istripu eta lan gaixotasunen inguruko txostena aurkeztu zuten atzo, asteazkena.
San Joseren esanetan, txostenean jasotako datuen arabera (babes gabeko autonomoak ez dira zenbatu), "lan arriskuen prebentzioaren barneratzean sakontzeko behar handia dago" gizartean.
Baja eragin zuten istripuak 29.484 izan ziren guztira iaz, 2016an baino % 5,5 gehiago;29.304 arinak izan ziren (% 6 gehiago), 155 larriak (% 12 gehiago) eta 25ek heriotza eragin zuten, % 26 gutxiago, 2016rekin alderatuta.
Era berean, etxetik lanerako bidean edo lanetik etxerako bidean 3.914 istripu izan ziren, aurreko urtean baino % 11 gehiago. Horietatik, 3.879 arinak eta 35 larriak izan ziren; gainerako sei istripuetan langileak hil egin ziren.
Baja eragin zuten istripu gehienak eraikuntzaren sektorean jazo ziren: 1.000 pertsona eta langileko, 87,73; lehen sektorean (76,36) industrian (64,76) eta zerbitzuetan (27,37).
Laneko antzinakotasunari dagokionez, Alberto Alonso Osalaneko zuzendariak nabarmendu du lanean ematen diren lehenengo sei hilabeteak "bereziki erabakigarriak" direla, laneko istripuen % 22,6 eta lanerako bidean -edo bueltan- izaten diren istripuen % 22,15 epe horretan gertatzen baitira.
Iaz, lanean hilabete baino gutxiago zeramatzaten langileen istripuak guztien % 8 izan ziren, bai lanean, baita bidean ere. Larrien % 10 ere pairatu zituzten, eta hildakoen % 13 baita ere.
Sailburuaren esanetan, azken urteetan izan diren istripu kopurua oso gorabeheratsua izan da, beheranzko joera hartu badu ere. 2000. urtean 55.212 istripu zenbatu ziren, eta 33.398 iaz, baina tamalgarritzat jo du lan istripu asko "XIX. mendekoak" direla, besteak beste, erorikoak, kolpeak, irristak edo zama erorketak.
Osalanen zuzendariaren ustean, urteko lehen sei hilabeteetako balantzean istripuek gora egin dutela kusi da (% 1,6), baina nabarmendu du langileen kopurua % 3 hazi dela, hortaz, istripu indizea % 2,1 jaitsi da.
Albiste gehiago ekonomia
Gasteizko lorezainek negoziazioari berrekingo diote astelehen honetan, Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin
Lan Sailak langileak eta Enviser enpresa deitu ditu bilera batera astelehen honetan, grebaren 100. egunean.
Villavesen grebak aurrera jarraitzen du, Mankomunitatearen bitartekaritzarekin ere aurrerapausorik izan ez delako
Langileek manifestazioa egin dute arratsaldean, Labriteko Aldapatik abiatu eta Nafarroako Parlamenturaino, eta ehunka herritarren babesa jaso dute.
BSHko eta Villavesako langileak elkarrekin manifestatu dira enpleguaren alde
Ezkirozko lantegiaren bideragarritasuna aldarrikatzeko manifestatu dira larunbat honetan, Iruñean.
Europako Inbertsio Bankuak 45 milioiko mailegua eman dio Ulma kooperatiba talde gipuzkoarrari
Gipuzkoako kooperatiba-taldeak fabrikazio-teknologia aurreratuak finantzatuko ditu eraikuntza-negozio lerroan eta hormigoi polimerozko soluzio arkitektonikoak. Akordioak, halaber, eraikuntzarako material jasangarri berriak fabrikatzeko planta berri bat eraikitzeko beharrezko inbertsioak bultzatuko ditu.
Gasteizko lorezainen manifestazioa, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren berri izan ondoren
Gasteizko lorezainen sindikatuek positibotzat jo dute Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren bitartekotza. Jaurlaritzak langileen ordezkariak eta Gasteizko lorategiak kudeatzen dituen Enviser enpresa deitu ditu 100 egun bete dituen lan-gatazkan bitartekari izateko.
Atzerapenak Villavesaren zerbitzuaren hasieran, greba konpontzeko ezinbesteko bileraren aurretik
Gaurko, % 40 eta % 60 bitarteko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira. Goizeko lehen ordutik, piketeek atzeratu egin dute autobusen irteera instalazioetatik, nahiz eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak errespetatzen ari diren.
Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu ditu Gasteizko lorezainak astelehenerako, greban 100 egun betetzen direnean
Martxoaren 26an hasi zuten greba mugagabeari eutsi diote. Ostiral honetan, manifestazioa deitu dute 18:30erako Artiumetik, hitzarmen propioa eta lan hobekuntzak aldarrikatzeko.
Gutxienez 10 hegaldi bertan behera geratu dira Biarrizko aireportuan, aire-kontrolatzaileen grebaren ondorioz
Ostiralerako, momentuz, 9 dira bertan behera geratutako hegaldiak. Biarrizko aireportuko zuzendaritzak aire-konpainiekin eta agentziekin harremanetan jartzeko eskatu die kaltetutako erabiltzaileei.
Jerusalemgo tranbia arinaren proiektuan atzera egiteko eskatu dio Amnistia Internazionalak CAFi
Tren-enpresa eraikitzaileak parte hartzen duen ekimena Zisjordanian 27 kilometro trenbide eta 50 geltoki eraikitzen laguntzen ari da, “koloniak Ekialdeko Jerusalemekin lotzeko”.
Hiru greba egun deitu dituzte uztailean Bizkaiko autoeskoletan
ELAk eta CCOOk grebara deitu dute uztailaren 8, 16 eta 21erako, hitzarmen probintzialaren negoziazioan aurrerapausoak eskatzeko.