Motor-erregaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolinaren eta gasolioaren prezioak nabarmen garestitu dira abuztuaren azken astean

Iazko datuekin alderatuta, gasolioa % 15 eta gasolina % 11,6 garestiago daude Espainiako gasolindegietan.
Ibilgailu baten biltegia. Artxiboko argazkia: EFE
Ibilgailu baten biltegia. Artxiboko argazkia: EFE

Udako oporrak amaitzear daudela, gasolina eta gasolioa nabarmen garestitu dira aste honetan merkatuan. Hala, aurreko bost asteetako joerari jarraiki, "itzulera operazioan" ibilgailuen depositua betetzea iaz baino garestiagoa izango da.

Zehazki, gasolina litroak, batez beste, 1,32 euro balio du aste honetan Espainiako Estatuko zerbitzuguneetan; hau da, orain astebete baino % 0,15 gehiago. Europako Petrolio Buletinak zabaldutako datuen arabera, ekaineko bigarren astetik eman den igoerarik handiena izan du gasolinaren prezioak aste honetan.

Bestalde, gasolioari dagokionez, batez beste, 1,23 euro balio du orain litroak, duela astebete baino % 0,16 gehiago. Erregai honek ere, ekaineko bigarren astetik eman den igoerarik handiena izan du abuztuko azken astean.

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT) aurreikusi duenez, ostiral honetatik irailaren 2ra bitartean, abuztuko oporraldiaren azken txanpan, 4,5 milioi ibilgailu ibiliko dira Espainiako errepide nagusietatik, erregaia nabarmen garestitu den astean, hain zuzen.

Depositua betetzea iaz baino 9 euro garestiagoa da

Iazko datuekin alderatuta, gasolio litroa % 15 garestiago dago aurten Espainiako gasolindegietan, eta  % 11,6 garestiago dago gasolinarena.

Horrela, egun indarrean dauden prezioak kontuan izanda, 55 litroko depositu bat gasolinaz betetzeko 67,6 euro behar dira, iazko epe berean baino 8,7 euro gehiago. Gasolinaz bete behar izanez gero, berriz, 73 euro behar dira, 2017ko abuztuan baino 7,5 euro gehiago.

EBko datuekin alderatuta, merkeago

Motor-erregaien prezioak nabarmen garestitu arren, Espainiako Estatuan Europar Batasunean baino merkeago dago gasolina; izan ere, gasolina litroak, batez beste, 1,46 eta 1,51 euro artean balio du Europako herrialde gehienetan. Gasolioari dagokionez, EBko batezbestekoa 1,35 eurokoa da, eta 1,36koa, eurogunean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X