Euskal ekoizpen industriala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko industrien ekoizpena % 2,2 hazi da urteko lehen zortzi hilabeteetan

Gehien hazi diren sektoreen artean, material eta ekipo elektrikoak, makineria eta ekipoak eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industria daude.
Un trabajador utilizando una carretilla elevadora
Un trabajador utilizando una carretilla elevadora. Foto: pexels.com

EAEko industrien ekoizpenak % 1,4 egin zuen gora abuztuan, 2017ko hilabete bereko datuekin alderatuta. Lehen zortzi hilabeteotako hazkundea, hortaz, % 2,2koa izan da, Eustat Euskal Estatistika Institutuak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Gehien hazi diren sektoreen artean honako hauek daude: material eta ekipo elektrikoak (% 15,2), makineria eta ekipoak (% 9,7) eta elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 4,6).

Beste sektore hauek jaitsi egin dira: garraiorako materialak (% 19,9), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2) eta metalurgia eta produktu metalikoak (% 1).

Eustaten datuak lurraldez lurraldez aztertuta, Gipuzkoan eta Bizkaian industriak gora egin zuen, % 4,1 eta % 0,9, hain zuzen; eta, Araban, berriz, % 2,5 behera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X