Lan-istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Taxilari bat hil da Antsoainen, bere ibilgailua errepidetik atera eta iraulita

Istripua Iruñeko PA30 ingurabidean gertatu da 18:25 aldera, Antsoainera sartzeko biribilgunean.
Taxilari bat hil da Antsoainen. Irudia: EiTB
Taxilari bat hil da Antsoainen. Irudia: EiTB

Taxilari bat hil da istripu batean, Iruñeko PA30 ingurabidean, Antsoainen (Nafarroa).

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ibilgailua errepidetik atera eta irauli egin da.

Guardia Zibila ere bertaratu da, eta atestatua egiteko ardura hartu du.

Gertakaria 18:25 aldera gertatu da Antsoainera sartzeko biribilgunean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Taxia errepidetik atera da.

Istripuan gidaria eta bidaiari bakarra hil egin da, Guardia Zibilak erantsi duenez. Anbulantzia bat eta suhiltzaileak bertaratu dira. Hildakoak 39 urte zituen, Diario de Noticias de Navarra-k zehaztu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X