4.010 milioi euroko gastu-sabaia aurreikusi du Nafarroako Gobernuak
Foru Gobernuak 2019ko aurrekontu aurreproiektua onartu du gaur. 4.010 milioi euroko gastu-sabaia aurreikusi du Nafarroako Exekutiboak, 2018an baino % 3,11 gehiago. Aurreproiektuak zerbitzuen kalitatea hobetzea, enplegua bultzatzea eta eskubide sozialak sendotzea ditu ardatz.
Mikel Aranburu Ogasun kontseilariak aurrekontu aurreproiektua azaldu du prentsaurrekoan. Iaz baino 121 milioi euro gehiago izango dituztela esan du aginatriak. Gainera, gastu finantzarioa 295,5 milioi eurokoa izango da datorren urtean.
Gizarte arloek gasturik handiena eramango dute, guztira, ez-finantzarioaren % 55,6. Aranbururen hitzetan, “aurrekontu onak dira”.
Zentzu horretan, gastu-muga areagotzeaz gain (% 3,11 2018arekin alderatuta, eta % 16 2015arekin konparatuta), “defizita 61 milioitan murriztu dute”, nabarmendu duenez.
Dokumentua laukoarekin adostu dutela azpimarratu du Aranburuk. Orain Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera igorriko diote, baita Toki Erregimeneko Foru Batzordeari eta Ingurumen Kontseiluari ere, behin betiko foru lege proiektu bezala onartzeko.
Ondoren, Nafarroako Parlamentura iritsiko da, bertan eztabaidatu eta onartzeko. Ganberan aldaketak barneratu ahal izango dira zuzenketen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.